BARAZKI ETA SOJA ZOPA (SOPA DE VERDURAS Y SOJA)

19:30:00



Esan bezela, zopa hau nere etxean oilaskoarekin egiten da. Zopa berbera prestatu dut baina %100 begetala, zapore oso goxoarekin eta animaliarik hil gabe. Etxean nitun barazkiak erabili ditut, tipula, porrua eta azenarioa, baina orain merkatuan dauden barazki ezberdinekin ere egin daiteke: Brokolia, azalorea, bruselako azatxoak... Hortaz gain, soja texturizatua erabili dut oilaskoa ordezkatzeko. Bi neurrikoak, bat txikia eta bestea ertaina, haragiaren itxura egiteko. Soja texturizatua belar-denda gehienetan aurkitu daiteke, behin hidratatu ondoren, haragiaren ordezko perfektua da.

2 litro terdi zopa lortuko ditugunez, pertsona askotarako izango da. Gutxiago behar izanez gero, osagaiak ere gutxitu beharko dituzu horren arabera.
Goazen errezetara!



Errezeta inprimatu

BARAZKI ETA SOJA ZOPA
Osagaiak
  • 30gr soja texturizatu txiki
  • 70gr soja texturizatu ertain
  • 2 koilarakada Verako piperhautsa
  • Ur edalontzi bat + 1/3 soja saltsa
  • 2litro terdi ur/ 2litro terdi barazki salda/ 2litro terdi + barazki kubito bat
  • 100gr fideo
  • Azenario bat
  • 3 porru
  • 4 tipula txiki
Errezeta
1. Lehenik eta behin soja hidratatzen jarriko dugu. Horretarako soja bi motak bol berdinean jarriko ditugu. Pipermina 2 koilaratxoak ur edalontzi batekin nahastuko ditugu eta bolera gehituko dugu. Horrez gain 1/3 edalontzi soja saltsa jarriko dugu ere. Dena ondo nahastu eta 15 minutuz utziko dugu beratzen. 2. Bitartean barazkiak zuritzen eta mozten joango gara. Tipula juliana moduan moztu dut, porrua xerretan eta azenarioa tira luzeetan (patatak zuritzeko tresnarekin egin dut). 3. Ura edo barazki salda erabili dezakezu zopa egiteko, berdin du, gehien gustatzen zaizun bezela. 2 litro terdi jarri kazola haundi batean su altuan irakiten jartzeko. 4. Ura irakiten hasten denean barazkiak gehituko ditugu eta suaren indarra jeitsiko dugu, barazkiak su ertainean sukaldatu daitezen. 5. Bitartean zartagin batean olio pixkat jarriko dugu su ertainean eta soja texturizatua 5 minutuz sukaldatuko dugu. 6. 5 minutuak pasa ondoren, soja kazolara gehituko dugu eta 10 minutuz utziko dugu dena sukaldatzen. 7. Gatza behar badu, orduan gehitu. 8. 3 minutu gelditzen direnean fideoak gehituko ditugu (edo zure fideoen zorroan jartzen duen denbora). 9. Zopa prest dago bero-bero hartzeko.
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Guztira:



CASTELLANO
Como he explicado esta sopa en mi casa se hace con pollo. He preparado la misma sopa pero 100% vegetal, con un sabor muy bueno y sin matar ningun animal. He utilizado verduras que tenía por casa, cebolla, puerro y zanahoria, pero se puede preparar con las verduras que están de temporada como el brocoli, coliflor, coles de bruselas... Además he utilizado soja texturizada para sustituir el pollo. He utilizado de dos tamaños, uno pequeño y el otro mediano para simular la carne. La soja-texturizada se puede encontrar en casi todas las herboristerias, una vez hidratada, es perfecta para sustituir la carne. 
Con estas cantidades vamos a conseguir 2 litros y medio de sopa, así que tendremos para bastantes personas. Así según las necesidades, añade mas o menos cantidad de ingredientes. 
¡Vamos a la receta!


Imprimir receta

SOPA DE VERDURAS Y SOJA
Ingredientes
  • 30gr de soja texturizada pequeña
  • 70gr de soja texturizada mediana
  • 2 cucharadas de pimenton de la Vera
  • Un vaso de agua y 1/3 vaso de salsa de soja
  • 2 litros de agua/ 2 litros de caldo de verduras/ 2 litros de agua con un cubito de verduras
  • 100gr de fideos
  • Una zanahoria
  • 3 puerros
  • 4 cebollas pequeñas
Receta
1. Lo primero que haremos va a ser hidratar la soja. Para eso vamos a poner los dos tipos de soja en un bol. Añadiremos las dos cucharillas de pimentón de la Vera en un vaso de agua y echaremos la mezcla al bol. Además añadiremos el 1/3 de vaso de salsa de soja. Mezclaremos todo bien y dejaremos en remojo durante 15 minutos. 2. Mientras tanto iremos pelando y cortando las verduras. La cebolla en juliana, el puerro fileteado y la zanahoria en tiras (lo he hecho con el pelador de patatas). 3. Puedes utilizar agua o caldo de verduras, no importa, lo que más te guste. Pon 2 litros y medio en una cazuela grande a fuego alto para que hierva. 4.Cuando empiece a hervir añadiremos las verduras y bajaremos un poco la intensidad del fuego, para que las verduras se cocinen mas lento. 5. De mientras, pondremos un poco de aceite en una sarten y freiremos la soja texturizada a fuego medio durante 5 minutos. 6. Pasados los 5 minutos, pasaremos la soja a la cazuela y dejaremos cocinando 10 minutos mas. 7. Si se necesita sal, añadela en este momento. 8. Cuando queden 3 minutos, añade los fideos (o el tiempo que indique la bolsa de tus fideos). 9. La sopa ya está lista para tomarla calentita.
Tiempo
Preparación: Cocinar: Tiempo total:

Gustatu diezazuke

0 comentarios