ENTSALADILLA ERRUSIARRA (ENSALADILLA RUSA)

20:00:00


Ez dakit hau oso tipikoa den gabonetan... Gure etxean Iruñan behintzat bai, inoiz ezin du entsaladilla falta.
Beraz neretzat gabonetako plater tipiko bat denez gure familian egiten den entsaladilla errusiarra beganizatu dut. Familien arabera, osagai batzuk edo beste jartzen dira, beraz nahi izanez gero errezeta hontarako ilarrak, azenarioak, piperrak... gehitu.
Hala ere, garrantzitsuena arrautza, atuna eta maionesa ordezkatzen jakitea da, beraz hori egingo dugu errezeta honetan.

Goazen errezetara!


Errezeta inprimatu

ENTSALADILLA ERRUSIARRA
Osagaiak
  • 1Kg patata
  • 300gr tofu
  • 300gr kalabaza
  • Kala-namak gatza - Hautazkoa
  • 50gr soja texturizatu txiki (Belar-dendetan)
  • Wakame deshidratatu koilarakada bat - Hautazkoa
  • 300ml-350ml beganesa (edo 100ml ekilore olioa, 250ml esne begetal gozotu gabea)
  • Azeituna berdeak 160gr inguru
  • Olioa eta gatza
Errezeta
1. Patatak egosten jarri 20 minutuz minimo. Patata handienean labain bat ondo sartzen bada, patatak ondo egosita daude. 2. Bitartean atunaren ordezkoa prestatzen hasiko gara. Atunaren ordezkoak soja texturizatua eta algak izango dira. Alga koilarakada bat bol batera pasako dugu eta ur edalontzi bero batekin beratzen jarriko dugu. Algak segituan hidratatuko dira, 2 minuturekin nahikoa izaten da. Ondoren algak urarekin irabiagailuan sartu eta likido homogeneo bat lortu arte irabiatuko dugu. Lehen erabilitako bol berdinean soja texturizatua jarri eta alga likidoa botako diogu eta ur edalontzi bat gehiago jarriko diogu. Soja gutxienez 10 minutuz utziko dugu beratzen.3. Itsaso zaporea lortzeko zartagin batean soja texturizatua beratzen jarritako likidoarekin egosten jarriko dugu, su ertainean, gatz pittin bat gehituta likido guztia lurruntzen den arte. Itsas zapore arinagoa lortu nahi bada, sojari daraman ura kendu eta zartagin batean olio eta gatz pixkatekin jarri, pittin bat xigortzeko. Ondoren ur edalontzi erdi bat jarri eta lurrundu arte su ertainean utzi. Bol haundi batera pasako dugu.4. Arrautzaren ordezkoak tofua eta kalabaza izango dira. Kalabaza zati txikietan moztuko dugu eta zartagin batean utziko dugu 5-10 minutuz su ertainean olio pixkatekin. Etxean baduzu kala-namak gatz pittin bat jarri (honek arrautz zaporea emango dio, baina ez da beharrezkoa, hau gabe ere goxoa gelditzen da). Bitartean tofua labain batekin zati txikietan moztuko dugu (tenedore batekin zapalduz gehiegi birrintzen da) eta zartaginera gehituko dugu. Beharrezkoa bada olio pixkat gehiago gehituko dugu eta sua tenperatura altuan jarriko dugu. Nahasten joango gara tofua xigortzen den arte, 5 bat minutuz. Ondoren, bol haundira pasatuko dugu.5. Patatak jada egosita egongo direnez, ur hotzarekin epelduko ditugu azala kentzeko. Ondoren labain batekin karratu ertainetan moztuko dugu eta bol haundira gehituko dugu gainontzeko osagaiekin.6. Azeitunei daramaten likidoa kendu eta bolera gehitu.7. Gatz eta oliba olio pixkat jarri eta dena ondo ondo nahastu.8. Beganesa, arrautzarik gabe egindako maionesa da. Eta honen ordez esne begetal gozotu gabea erabiltzen da. Nik sojarena erabiltzen dut. Hortarako erabiltzen den esne neurri batengatik, olioaren neurri bikoitza baina pixkat gehiago erabiliko da. Hau da, 100ml soja esnea erabilita, 250ml olio erabiliko ditugu. Beganesa egitea, maionesaren prozesu berbera darama. Lehenenik esnea jarriko dugu irabiagailuaren edalontzian gatz pittin batekin eta irabiatzen hasiko gara irabiagailua edalontziko beheko aldean mantenduz. Olioa gehitzen joango gara pixkanaka eta emulsionatzen hasten dela ikusten dugunean, orduan hasiko gara irabiagailuarekin gora behera egiten. Eta bol haundira gehitu eta ondo nahastu. (Bestela belar-dendetan aurkitu daiteke arrautza eta behi esne gabeko maionesa). Nik 300ml jarri ditut baina agian zueri beganesa gehiagorekin gustatzen zaizue. 9. Nahi izanez gero, azeitunak jarri gainetik entsaladilla apaintzeko, ni gabonetako piñu bat egiten saiatu naiz.
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Guztira:


CASTELLANO

Esta receta no se si es muy tipica de navidades... En mi familia de Pamplona por lo menos si, nunca puede faltar la ensaladilla. 
Por eso, como es una receta tipica navideña en nuestra casa, la he veganizado. Depende de la familia, se utilizan unos ingredientes u otros, por eso se pueden añadir guisantes, zanahorias, pimientos...
De todas formas, aquí lo importante es saber sustituir el huevo, el atún y la mayonesa, así que eso es lo que vamos a hacer con esta receta. 

¡Vamos a la receta!

Imprimir receta

ENSALADILLA RUSA
Ingredientes
  • 1kg de patata
  • 300gr de tofu
  • 300gr de calabaza
  • Sal kala-namak - Opcional
  • 50gr de soja texturizada pequeña
  • Cucharada de alga wakame - Opcional
  • 300ml-350ml de veganesa (o 100ml de aceite de girasol, 250ml de leche vegetal sin endulzar)
  • Aceitunas verdes, unos 160gr
  • Aceite y sal
Receta
1. Pon a cocer las patatas mínimo por 20 minutos. Cuando pinches la patata mas grande y se note blandito, las patatas ya estarán todas listas. 2. De mientras iremos preparando el sustituto de atún. Para eso utilizaremos la soja texturizada y las algas. Pondremos una cucharada de alga en un bol y lo llenaremos con una taza de agua caliente. Las algas se hidratarán en seguida, con dos minutos será suficiente. Pásalo todo a una batidora hasta conseguir un liquido homogéneo. En el mismo bol que hemos utilizado antes, pondremos la soja texturizada con el liquido del alga y añadiremos un vaso de agua mas. Dejaremos la soja unos 10 minutos a remojo. 3. Para conseguir sabor a mar, vamos a cocer la soja texturizada en el mismo liquido que ha estado a remojo, a medio fuego, con una pizca de sal, hasta que se evapore todo el liquido. Si se quiere un sabor mas delicado a mar, quitaremos el agua de remojo (de algas) y pondremos la soja en una sartén con un poco de aceite y sal y lo dejaremos que se dore un poco. Después añadiremos medio vaso de agua y dejaremos que se cueza hasta que se evapore todo el liquido. Lo pasaremos a un bol grande. 4. Los sustitutos del huevo serán el tofu y la calabaza. Cortaremos la calabaza en trozos pequeños y lo pondremos en una sartén con un poco de aceite a fuego medio durante 5-10 minutos. Si tienes en casa, añade una pizca de sal Kala-namak (esto le dará sabor a huevo, pero no es necesario, sin él también sale bueno). Mientras tanto, cortaremos el tofu en trozos pequeños con un cuchillo (si lo aplastamos con un tenedor queda demasiado triturado) y lo añadimos a la sartén. Si es necesario añadiremos mas aceite y subiremos el fuego. Iremos removiendo durante 5 minutos, hasta que el tofu este dorado. Lo pasamos al bol grande. 5. Como las patatas ya estarán cocidas, las templaremos con agua fría y les quitaremos la piel. Y con la ayuda de un cuchillo las cortaremos en dados medianos y las pasamos al bol con los demás ingredientes. 6. Quita el liquido que llevan las aceitunas y pásalas al bol. 7. Añade un poco de sal y aceite de oliva y mezcla bien. 8. La veganesa es una mayonesa hecha sin huevo, como sustituto se utiliza leche vegetal sin endulzar. Yo utilizo de soja. Para esto, por cada unidad de leche que se utiliza hay que poner un poco mas del doble de aceite. Por ejemplo para esta receta, 100ml de leche de soja y 250ml de aceite de girasol. Hacer veganesa lleva el mismo proceso que la mayonesa. Primero pondremos la leche en el vaso de la batidora con una pizca de sal y empezaremos a batir manteniendo la batidora al fondo del vaso. Iremos añadiendo el aceite poco a poco y cuando veamos que empieza a emulsionar, empezaremos a subir y bajar la batidora. Una vez hecha la veganesa la añadimos al bol y mezclaremos bien. (Sino puede comprarse la veganesa en herboristerias). Yo he utilizado 300ml pero tal vez os guste con mas veganesa. 9. Si se quiere utilizar unas aceitunas para adornar por encima la ensaladilla. Yo he intentado hacer un arbol de navidad.
Detalles
Preparación: Cocinar: Tiempo total:

Gustatu diezazuke

0 comentarios