GABONAK, SARRERAK (NAVIDADES, ENTRANTES)

20:01:00






Gabonetako errezetekin hasteko, SARREREKIN hasiko gara.
Oso gozozalea ez naizenez, neretzat xarma gehiago izaten dituzte sarrerek postreek baino eta gabonetan ere oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit, esango nuke gabonetako gustokoen dudan gauzetako bat dela. Afaltzen hasi aurretiko pikoteoa, mahaia platerez betetzen hasten denean, sukaldetik datorren usai goxoa...
Familia guztia mahaian esertzen garenean eta batek galdetzen duenean: hasi gaitezke jada?? ta denak plater guztietatik pikatzen hasten garenean, ze momentu ona!!
Zoritxarrez, sarrera asko eta asko animaliak dira edo beraien jatorria duten osagaiez eginda daude. Orain dela urte batzuk begana egin nintzenean, esparragoak bakarrik jan ahal izan nituen...
Baina aurten ez naiz gosez geldituko eta espero dut zuek ezta ere :)
Dauden barazki ezberdinekin, sarrera %100 begetal pila egin daitezke, nik horietako batzuk erakutsiko dizkizuet eta gero zuen imaginazio eta gustuen arabera ziur animali sufrimendurik gabeko plater oso goxoak egingo dituzuela.  



Hemen doa nere gabonetako afarian egongo diren sarrera batzuk:

         Entsaladilla errusiarra
         Aguakate hummusa
         Almendra gazta ketua
         Kale txipsak
         Shiitake patea (erosita)

Esan bezela hauek ideiak besterik ez dira eta ez dugu zertan asko sukaldatu behar. Sarrera asko belar-dendetan aurki ditzakegu.

Erakusten dizuedan shiitake patea adibidez, hau bezela, zapore ezberdinekoak aurkitu ditzakezue azeitunena, piperrenak... baita hummusa eta gazta begetal kremak ere egoten dira.
Osagai berezi hauez gain, gure lurraldeko barazkiak ere jan ditzakegu sarrera bezela, zainzuriak ozpin-oliotan, piper gorriak, erremolatxa txipsak, alkatxofak, barazki ezberdinak tenpuran, endibiak gazta begetal eta intxaurrekin...




CASTELLANO

Para empezar con las recetas de navidades, empezaremos con LOS ENTRANTES.
Como no soy muy de dulce, para mí tienen mas encanto los entrantes que los postres y en navidades también son muy importantes, diría que es una de las cosas que mas me gusta de las navidades.
El picoteo de antes de cenar, cuando la mesa empieza a llenarse de platos, el olor tan rico que viene de la cocina...
Y cuando nos sentamos por fin todas en la mesa y alguien pregunta: ¿Podemos empezar ya? Y todos empezamos a picar de todos los platos, ¡Qué buen momento!
Por desgracia muchos entrantes son animales o están hechos con sus derivados. Hace unos años cuando me hice vegana, solo pude comer esparragos...
Pero este año no me voy a quedar con hambre y espero que vosotras tampoco :)
Con toda la variedad de verduras que hay, se pueden hacer muchos entrantes 100% vegetales, yo os enseñaré unos cuantos y después con vuestros gustos e imaginación seguro que haceis unos ricos platos libres de sufrimiento animal.

Aqui van algunos entrantes que voy a tener esta cena de navidad:

         Ensaladilla rusa
         Hummus de aguacate
         Queso de almendra ahumado
         Chips de kale
         Pate de shiitake (comprado)

Como he dicho, esto son solo ideas y no tenemos porque cocinar demasiado. Muchos entrantes podemos encontrarlos en las herboristerias.
El pate de shiitake que os he enseñado por ejemplo lo he solido ver en casi todas las tiendas y como este pate, hay de sabores diferentes como de aceitunas, pimientos... También suelen tener hummus y quesos vegetales untables.  

Además de estos productos, podemos poner como entrantes verduras de nuestra tierra, como por ejemplo: esparragos en vinagreta, pimientos rojos, chips de remolacha, alcachofas, verduras variadas en tempura, endivias con queso vegetal y nueces...  

Gustatu diezazuke

0 comentarios