KALABAZA MEDAIOIAK (MEDALLONES DE CALABAZA)

19:30:00



Urtaro hontako beste osagai tipiko bat kalabaza da eta errezeta hontan olo-maluta eta beste zenbait barazkiak erabiliz, medaioi edo hanburgesa oso goxo batzuk egingo ditugu. Oloak duen muzilagoari esker (fibra disolbagarri likatsua) ez da beharrezkoa beste osagairik medaioi hauek trinkotu ahal izateko.

Gainera testura eta zapore bereziago bat izateko soja texturizatu txikia erabiliko dugu. Osagai hau, belar-denda ia gehienetan aurkitu daiteke eta errezeta beganoetan haragi xehatua ordezkatzeko erabiltzen da.
Hala ere ez da beharrezkoa hau erabiltzea, bestela ere errezeta goxoa ateratzen baita.
Baina osagai begetal berriak dastatzera animatzen zaitut!

Goazen errezetara!


Errezeta inprimatu

KALABAZA MEDAIOIAK
Osagaiak
  • 300gr olo-malutak
  • 350gr kalabaza
  • Tipula txiki bat (120 bat gr)
  • 2 baratxuri-ale
  • Soja texturizatu txiki edalontzi bat
  • Soja saltsa
  • Ura
Errezeta
1. Soja texturizatua bol batean beratzen utzi urarekin eta minimo 10 minutu utzi.2. Kalabazari azala kendu eta zati ertainetan moztu. Tipula eta baratxuriak ere zuritu eta pixka bat moztu. Guztia irabiagailuan sartu, ur edalontzi erdi bat gehitu eta dena ondo irabiatu. 3. Lortzen den barazki likido hau oloarekin nahastu plater batean.4. Soja texturizatuari soberan duen ura kendu eta zartagin batean olio pixkatekin jarri. Su ertainean utzi 15 minutuz. 10. minutuan, zartaginera soja saltsa edalontzi 1/4 bat gehitu beste 1/4 urarekin eta ondo nahastu. Honek sojari zaporea emango dio. 15 minutuak igaro ondoren, oloaren nahasketara gehitu eta ondo nahastu.5. Eskuekin masa hartu, bolatxoak egin eta gero medaioi forma eman. Tamainu ertaineko 16 medaioi lortzen dira. 6. Zartagin batean olio pixkat jarri eta su ertainean medaioiak xigortzen joan bi aldetatik.7. Nahi izanez gero jogurt saltsarekin jan daitezke eta entsalada batekin.
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Guztira:


Otro ingrediente tipico de esta estación es la calabaza y en esta receta utilizando copos de avena y otras verduras vamos a hacer unos medallones o hamburguesas muy buenas. Gracias a los mucílagos (es una fibra soluble que es viscosa) que tiene la avena no es necesario utilizar ningún otro ingrediente para compactar los medallones.

Ademas para que tengan una textura y sabor mas especial utilizaremos soja texturizada pequeña. Este ingrediente puede encontrarse en casi cualquier herbolario y en las recetas veganas se utiliza para sustituir la carne picada.
De todas maneras es opcional utilizarla, ya que sin ella también queda rica la receta.
Pero te animo a que pruebes nuevos ingredientes vegetales.

¡Vamos a la receta!


Imprimir receta

MEDALLONES DE CALABAZA
Ingredientes
  • 300gr de copos de avena
  • 350gr calabaza
  • Una cebolla pequeña
  • 2 dientes de ajo
  • Una taza de soja texturizada pequeña
  • Salsa de soja
  • Agua
Receta
1. Pon la soja texturizada en un bol con agua y dejalo en remojo durante al menos 10 minutos. 2. Quita la piel de la calabaza y troceala. Pela también la cebolla y el ajo y cortalos en trozos. Mete esta verdura en la batidora con medio vaso de agua y bate bien. 3. Vierte en un plato el liquido de verduras y mézclalo con los copos de avena. 4. Quitale el agua sobrante a la soja texturizada y añádelo a una sartén con un poco de aceite. Dejalo cocinar durante 15 minutos a fuego medio. A los 10 minutos, añade 1/4 de vaso de salsa de soja y 1/4 de vaso de agua, y remueve bien. Esto le dará sabor a la soja texturizada. Cuando hayan pasado los 15 minutos, juntalo con la avena y mezclalo bien. 5. Coge porciones de masa, haz bolas y después dales forma de medallón. Salen unos 16 medallones medianos. 6. En una sartén pon un poco de aceite y dora los medallones por los dos lados. 7. Si quieres puedes acompañarlos con salsa de yogur y ensalada.
Tiempo
Preparación: Cocinar: Tiempo total:

Gustatu diezazuke

0 comentarios