PERRETXIKO NAHASIAK (Revuelto de setas)

14:00:00


Arrautzak tortilla eta nahasi ezberdinak egiteko erabili ohi dira, baina osagai %100 begetalekin ere egin daitezke hauek, zapore eta itxura oso antzekoak lortuz gainera.

Arrautza ordezkatzeko gaur erabiliko dugun osagaia tofua izango da. Osagai hau gaur egun denda guztietan aurki daieke, belar-denda, denda asiatiko edota merkatu handitan ere. 




Errezeta minutu gutxi batzuetan egiten da eta oso goxoa geratzen da. Perretxikoak erabiltzeaz gain, tipula eta espinakak erabili ditut baina beste osagai batzuengatik aldatu daitezke edo ez erabili. 

Goazen errezetara!




Errezeta inprimatu

PERRETXIKO NAHASIAK

Osagaiak
  • 200gr perretxiko, 3 tipula txiki edo handi erdi bat, 2 eskukada espinaka
  • 300gr tofu
  • Esne begetal (gozotu gabea) - Hautazkoa
  • Kurkuma
  • Piperbeltza
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Kala namak gatza - Hautazkoa
Errezeta
1. Tofua izango da arrautzaren ordezkoa. Horretarako, plater batean tofua jartzen da eta daraman ura kentzen zaio.2. Ondoren, sardexka baten laguntzaz tofua txikitu egin behar da.3. Ongi papurtua dagoenean, gatz pixka bat, (kala-namak gatza nahi izanez gero), kurkuma eta piperbeltz pixkatxo bat gehituko diogu. Dena ongi nahasten da tofuak kolore horia hartu arte.4. Orduan esne begetal pixka bat gehitzen zaio eta berriro nahastu egiten da. (Pausu hau ez da beharrezkoa, xamurragoa gera dadin gehitzen zaio, baina niri gehienetan ahaztu egiten zait eta goxoa ateratzen da esne gabe ere).5. Beste aldetik, zartagin batean tipula potxatzen da, ondoren perretxikoak zati txikitan moztuta zartaginera gehitu eta xigortu arte utzi. Azkenik espinakak gehitu eta hauek ximeltzean tofuaren nahasketa zartaginera gehitzen da eta dena ondo nahasten da, su arinean minutu bat edo bat erdiz. Tofua xigortuta dagoela ikustean zartaginetik atera.
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Guztira:



RECETA EN CASTELLANO

Se suelen utilizar huevos para hacer tortillas y revueltos, pero con ingredientes 100% vegetales pueden hacerse, consiguiendo unos platos muy parecidos en sabor y aspecto.

El ingrediente que vamos a utilizar hoy será el tofu. Este ingrediente hoy en dia puede encontrarse en cualquier tienda, en herboristerias, tiendas asiaricas incluso en supermercados.


Esta receta se hace en pocos minutos y queda buenísima. Además de usar setas, hemos utilizado cebolla y espinacas, estos ingredientes se pueden sustituir por otros o incluso no utilizarlos. 


¡Vamos a la receta!




Imprimir receta

REVUELTO DE SETAS

Ingredientes
  • 200gr de setas, 3 cebollas pequeñas o media grande, dos manojos de espinacas
  • 300gr de tofu firme
  • Leche vegetal (sin endulzar) - Opcional
  • Cúrcuma
  • Pimienta negra
  • Aceite
  • Sal
  • Sal kala-namak - Opcional
Receta
1. El tofu será el sustituto del huevo. Para eso, ponemos el tofu en un plato y le quitamos el agua que lleva.2. A continuación, con la ayuda de un tenedor hay que desmigar el tofu. 3. Cuando está bien desmigado, le añadiremos un poquito de sal, (kala-namak si se quiere), cúrcuma y pimienta. Se mezcla todo hasta que el tofu coja color amarillo (Luego cuando se cocine el tofu el amarillo destacara mas).4. Entonces se le añade un poquito de leche vegetal y se mezcla otra vez. (Esta parte no es necesaria, se añade para que el tofu quede mas jugoso, pero a mi se me olvida la mayoría de las veces y queda bueno también).5. Por otra parte se pone a pochar la cebolla en una sarten, luego se doran las setas en trozos pequeños y al final se añaden las espinacas. Cuando esten tiernas, se añade a la sartén la mezcla del tofu, se remueve todo bien, con el fuego medio durante un minuto y medio, dos minutos. Se saca de la sartén una vez que se vea que el tofu esta un poco dorado.
Tiempo
Preparación: Cocinar: Tiempo total:

Gustatu diezazuke

0 comentarios