PERRETXIKO/TIPULA KROKETAK (Croquetas de setas y cebolla)

20:00:00



Kilo bat bechamela egitea gustatzen zait (hemen bechamel kilo bat egiteko errezeta) eta horrela mazaren erdia zapore bateko kroketak egiteko erabiltzen dut eta beste erdia besterako. Errezeta hontarako perretxiko eta tipulak hain zuzen ere. 

Goazen errezetara!



Errezeta inprimatu

PERRETXIKO/TIPULA KROKETAK
Osagaiak
  • 500gr bechamela
  • 400gr perretxiko
  • 130gr tipula
  • Olioa, gatza
  • Irina, ogi birrindua eta ¨no-egg¨(arrautzaren ordezko erosia)
Errezeta
1. Tipula zati txikietan moztu eta zartagin batean olio pixkatekin su ertainean potxatzen jarri 5-10 minutuz. 2. Perretxikoak ere zati txikietan moztuta, zartaginera gehitu eta hauek xigortu arte utzi, beste 5-10 minutuz. Gatz pittin bat gehitu zure gustura. 3. Epeltzen egongo den bechamelarekin nahastu.4. Hozkailuan sartu eta gau osoa utzi.5. Hurrengo egunean, bechamela hozkailutik atera.6. Kroketak egiteko beharrezkoak plateretara pasa: Irina, no-egg (edo arrautz ordezkoa) eta ogi birrindua bakoitza plater batera pasa. 7. No-egg arrautzaren ordezko begetal bat da, irin ezberdinez osatuta dago eta belar-dendetan aurkitu daiteke. Urarekin nahastuz arrautz irabiatuan bezela bihurtzen da. Kaxaren jarraibideak jarraitu behar dira horretarako. Orokorrean hau etxean ez dugunez, edozein irinekin egin dezakegu arrautzaren ordezko bat. Koilakarada bat irinengatik, 2 koilarakada ur jarri. Errezeta hontarako, 4 koilarakada irin behar izan ditut (eta 8 koilarakada ur ondo nahastuta). 8. Bechamelarekin bolatxoak egin. Irinetik pasa, ondoren arrautzaren ordezkotik eta gero ogi birrindutik.9. Laugarren plater batean ogi birrindu pittin bat jarri eta bertan kroketak jartzen joan. 10. Kroketak frijitzeko bi gauza dira oso garrantzitsu. Bat, olioa oso beroa egotea eta bigarrena olioak kroketa guztia estaltzea frijitzen den bitartean. Honek kroketa ez haustea lortzen du.11. Sukaldeko papera plater batean jarri eta gainean kroketak, soberako olioa galtzeko.
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Guztira:


Gustatu diezazuke

0 comentarios