SAN TOMAS (SANTO TOMAS)

08:00:00

(En castellano aquí)

Gaur abenduak 21, San Tomas eguna, egun berezia da Euskal herriko hiri eta herri askotan.
Ni, Gipuzkoako herri txiki batean jaio nintzen, baserri asko dituen herri batean baina ni kaletarra izanda, ez dut kontaktu zuzenik izan ¨baserri animali¨ deiturikoekin.
Txikia nintzenean animalia hauek ikusteko aukera bakarra San Tomas egunean izaten zen. Ez bakarrik txerriak, baita ardiak, oiloak ere... Animalia hauek herriko plazan egoten ziren kaiola txikietan sartuta. Umeak ginela ilusio handia egiten zigun plazara joan eta animalia hauek ikustea.




Momentu hortan nigan bakarrik pentsatzen nuen, nere ondo pasatzeko gogoan eta inondik inora ez nintzen konturatzen aurrean nuen animalia kaiola batean preso zegoela.
Begana egin nintzenean hasi nintzen begiak irekitzen eta horrelako egoerak beste modu batean ikusten. ¨Baserri animaliez¨ gehiago ikasten joan nintzen. Espezie bakoitzak dituen desberdintasunak, animali bakoitzaren pertsonalitatea, adimena...
Txerriak adibidez, oso azkarrak dira, gure lagunak diren (eta jaten EZ ditugun) txakurrak baina askoz gehiago, 3 urteko aurrek baina adimen gehiago dute, sentimenduak dituzte, jolastea gustatzen zaie, beraien artean komunikatzeko ahalmena dute, maitekorrak dira... Hemen informazio gehiago eta bideo bat 
Guzti honen ondoren, begana egin nintzeneko lehenengo San Tomasak oso desberdin ikusi nituen, kaiola barrutik ikusi nituen animalia horien azalean jarri bait nintzen: ¨preso sentitzen nuen nere burua, hotza nuen, jende ezezagunez inguratuta nengoen kaiola txiki hortan, denak niri begira, nere lagun eta familiagatik urrunduta... Zergatik nago hemen kaiolatuta? Zergatik ezin dut mugitu? Zergatik nago bakarrik?¨
Oso gogorra egin zitzaidan nere burua bertan imaginatzea eta txerriaren begirada ikustean, berdina sentitzen zuela konturatu nintzen.

Gainera okerrena ez da egun hortan objetu bezala erabiliak direla baizik eta beraien bizitza osoa horrelakoa dela. Jaiotzen direnetik beraien bizitzak gizakien onuretarako bideratuta daude, azkenean hiltegi batean bukatzeko.  Beraien bizitzak ez dute ezer balio, berdin zaigu jasaten duten sufrimendua, mina, bakardadea, heriotza... Bakarrik beraien gorputzak gure aho barruan duen zaporea axola zaigu.

Image and video hosting by TinyPic

Gustatu diezazuke

2 comentarios