SHIITAKE ALBONDIGAK (ALBONDIGAS DE SHIITAKE)

19:30:00




Albondiga begetalak osagai ezberdinekin egin daitezke, baina hauek bereziak dira, horregatik aukeratu ditut gabonetarako.

Bereziak dira urtaro hontako osagaiak diren perretxikoak erabiltzen direlako. Hain zuzen ere shiitake perretxikoak. Udazken zapore handia dute, hauek jatean mendian zaudela dirudi, gainera testura samurra dute eta errezeta osagai gutxirekin egiten da. Beste perretxiko batzuekin ere egin daitezke baina albondigak ez dute zapore hain indartsua izango.

Goazen errezetara!


Errezeta inprimatu

SHIITAKE ALBONDIGAK
Osagaiak
  • 400gr shiitake perretxiko
  • 400gr garbantzu
  • 100-150gr ogi birrindu
  • Gatza eta olioa
Errezeta
1. Perretxikoak birringailu batean birrindu eta garbantzuak tenedore batekin zapaldu. Birringailuan egiten baduzu, denbora gutxi izan, krema bat bezela gelditu ez dadin. Perretxikoak garbantzuekin gehitu. 2. Ogi birrindua gehitu, lehenengo 100gr jarri eta oraindik masa biguinegia dagoela ikusten baduzu 50gr gehiago arte jarri dezakezu. Gatz eskukada bat gehitu eta ondo nahastu.3. Nahasketa 10 minutuz jalkitzen (reposatzen) utzi.4. Nahi duzun tamainuko bolatxoak egin. Tamainu ertaineko 30 albondiga ateratzen dira.5. Zartagin batean olio nahiko jarri eta sua erdi fuertean jarri.6. Beroa dagoenean, albondigak gehitzen joan. Alde batetik eginak daudenean, buelta eman eta beste aldea egiten utzi. 7. Nahi izanez gero, tipula potxatu saltsarekin jan eta labean egindako patatekin.
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Guztira:


<<<RECETA EN CASTELLANO>>>
Se pueden hacer albondigas vegetales con diferentes ingredientes, pero estas son especiales, por eso las he elegido para navidades.

Son especiales ya que se utiliza un ingrediente típico de esta temporada, las setas. Precisamente setas shiitake. Saben mucho a otoño, cuando las comes te trasladan a la montaña, además tienen una textura tierna y la receta se hace con muy pocos ingredientes. Tambíen se puede hacer con otro tipo de setas pero las albondigas no tendrán ese sabor potente.

¡Vamos a la receta!

Gustatu diezazuke

2 comentarios

  1. Jepa Nekane!
    Holako bolak egin izan ditudanean, sartaian frexitzean, desegiten zaizkit. Albondigetan arrautze pixkabat ezartzen da, orea lotzeko. Arrautzerik gabe ez al da beste modu bat? Beharbada beste errezta batean aipatzen duzun no-egg?

    Eskerrik asko zure bloga gatik eta bide batez eguberri et urteberri on!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Kaixo!! Bai, modu ezberdinak daude, errezeta hontan adibidez garbantzu egosiak eta ogi-birrinduak egiten dute orea lotzeko funtzio hori. Bestela, irin ezberdinak gehituz egiten da, orea loditu arte, ore konsistente bat lortu arte. Edo lino eta txia hazi birrinduak urarekin nahastuta lortzen den likido likatsu horrekin ere ordezkatu daiteke arrautza. Bestela ere patata egosia tenedore batekin zanpatuta balio digu. Modu ezberdinak daude baina puntua hartu behar zaie errezeta ongi ateratzeko, nik ere batzuetan buruhausteak izaten ditut honekin : )
      Millesker komentarioangatik, honi buruz post bat egitea ideia ona dela gogoratu nauzu. Zuk ere gabon zoriontsuak ospa ditzazula opa dizut eta urte berrion!

      Ezabatu