TXANPIAK PLANTXAN TOMATE DESHIDRATATUAREKIN (Champis a la plancha con tomate deshidratado)

20:00:00


Errezeta hau askotan urdaiazpikoarekin egiten da. Baina animalirik erabili gabe errezeta berdina egin daiteke eta oso goxo gelditzen da. Tomate deshidratatuak erabiltzen ditut. Hauek deshidratatuak daudelako nahiko gaziak dira eta zapore bizia dute. Horregatik perfektuak dira urdaiazpikoa ordezkatzeko.

Goazen errezetara!


Errezeta inprimatu

TXANPIAK PLANTXAN TOMATE DESHIDRATATUAREKIN
Osagaiak
  • Nahi haina txanpi
  • Nahi haina tomate deshidratatu
  • Olioa eta gatza
Errezeta
1. Lehenengoz txanpiak garbituko ditugu eta ondoren zurtoina txapeletik askatuko dugu. 2. Txanpien txapelak zartagin batean jarri olio pixkatekin su ertainean eta bueltak ematen joan bi aldeetatik sukaldatu daitezen. 5 minutu inguruan prest egongo dira. 3. Bitartean zurtoinak txiki txiki moztu eta beste zartagin batean xigortzen jarri gatz eta olio pixkatekin. 4. Tomate deshidratatuak ere zati txikietan moztu eta perretxikoak xigortuta daudenean zartaginera gehitu. Ondo nahastu eta hauek ere xigortzen utzi. 5. Txapelak plater batean jarri eta gainetik tomatearen nahasketa.
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Guztira:




CASTELLANO

Esta receta muchas veces se hace con jamón. Pero se puede hacer la misma receta sin utilizar animales y queda muy bueno. Utilizo tomates deshidratados para eso. Como los tomates están deshidratados están bastante salados y tienen un sabor intenso. Por eso son perfectos para sustituir el jamón.

¡Vamos a la receta!


Imprimir receta

CHANPIS A LA PLANCHA CON TOMATE DESHIDRATADO
Ingredientes
  • Champiñones grandes
  • Tomate deshidratado
  • Aceite y sal
Receta
1. Primero vamos a lavar los champiñones y después vamos a separar la cabeza del champiñon del tallo. 2. En una sartén con un poco de aceite ponemos las cabecitas a dorar, a fuego medio y vamos dando vueltas para que se cocinen por los dos lados. Estarán preparados en unos 5 minutos. 3. Mientras tanto cortamos los tallos en trocitos muy pequeños y los ponemos a freír en otra sartén a fuego medio. 4. Cortaremos los tomates deshidratados también en trocitos pequeños y las añadimos a la sarten cuando las setas estén doradas. Se remueve bien y se dejan dos minutos dorando los tomates. 5. Pon las cabezas de los champiñones en un plato y echa por encima los tomates.
Tiempo
Preparación: Cocinar: Tiempo total:

Gustatu diezazuke

2 comentarios

  1. Gaur afaritarako prestatu ditut eta asko gustatu zaizkigu. Eskerrik asko!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Kaixo!!! Pilla bat pozten naiz asko gustatu izana! :) Eskerrik asko zuri idazteagatik!!

      Ezabatu