UDAZKENEKO PATATA TORTILLA (Tortilla de patata de otoño)

20:18:00



Lehengo urteko udazkenean kalabaza erabiltzen hasi nintzen patatekin batera tortilla egiteko, kolore laranja oso polita ematen baitzion eta textura xamurra.
Aurten kalabaza denboraldia iritxi denean ere errezeta berdina egin behar nuen, hozkailuan perretxiko batzuk ikusi nituen arte. Pentsatzen jarri eta udazkeneko bi osagai erabilita patata tortilla ezberdin bat egitea bururatu zitzaidan. Eta a ze tortilla.... Oso oso goxoa dago, etxean asko gustatu zaie. Gainera patata tortilla egiten badakizu, ez da errezeta gehiegi ezberdintzen. Bestela hemen duzu patata tortilla errezeta osagai %100 begetalekin egiteko.

Goazen errezetara!


Errezeta inprimatu

UDAZKENEKO PATATA TORTILLA
Osagaiak
  • 800gr patata
  • 400gr kalabaza
  • 200gr perretxiko
  • Ur edalontzi haundi bat (sagardo neurrikoa)
  • 4 koilarakada garbantzu irin
  • 4 koilarakada arto irin
  • Gatza, olioa, kala-namak gatza...
Errezeta
1. Patatak zuritu eta zati ertainetan moztu. Frijitu-egosten jarri, su ertainean, 10-15 minutuz. Bukatzean olioa ondo kendu eta plater handi batera pasa.2. Bitartean kalabaza ere zuritu eta zentrimetro bateko kuadritoetan zatitu eta olio pixka batekin jarri zartai batean, su ertainean 5 bat minutuz xigortzen den arte. Platerera pasa.3. Perretxikoak ere zati txikietan moztu eta frijitu, beste 5 bat minutuz xigortzen utzi. Patata eta kalabazarekin nahastu. 4. Gatz pixkat bota eta berriz nahastu.5. Edalontzi edo plater batean, irinak eta ura nahastu. Gatz pixkat gehitu eta nahi baduzu kala-namak gatza koilaretxo txiki erdi bat ere arrautz zaporea emateko (ez da beharrezkoa). 6. Irin nahasketa patataren gainera bota eta ondo nahastu.7. Zartagin bat jarri olio pixkatekin su ertainean (maximoa 9 bada, 5ean jarri). Eta beroa dagoenean nahasketa gehitu. 6 minutura, buelta eman eta beste 6 minutu utzi. Berriz buelta eman eta beste 6 minutuz utzi. Bukatzeko beste buelta eman eta 6 minutu gehiago. Hau da, guztira 24 minutu 4 buelta emanda. * Bakoitzaren sukalde eta zartailaren arabera, agian minutu gutxiago edo gehiago beharko duzu. Lehenengo tortillak agian zailagoak egingo zaizkizu suaren puntu ona lortu arte.
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Guztira:

Argazki sekuentzia honetan ikusten da tortillaren prestaketa.
1. Patata, kalabaza eta perretxikoak frijitu/egosi ondoren.
2. Barazkiak irin nahasketarekin batera.
3. Osagai guztiak zartailera bota berri.
4. Tortillaren lehenengo buelta eman ondoren.


RECETA EN CASTELLANO

El otoño del año pasado empecé a usar la calabaza junto con la patata para hacer tortilla, ya que le daba un color naranja muy bonito y ademas una textura tierna.





Este año cuando ha llegado la temporada de calabaza tenía intención de hacer la misma receta, hasta que vi unas setas en el frigorífico. Empecé a pensar y se me ocurrió hacer una tortilla de patata diferente con estos dos ingredientes de otoño. Y vaya tortilla... Estaba muy muy buena, en casa gustó mucho. Además si sabes hacer una tortilla de patata, la receta no cambia demasiado.
Sino, aquí tienes la receta para hacer una tortilla de patata 100% vegetal.

¡Vamos a la receta!


Imprimir receta

TORTILLA DE PATATA DE OTOÑO
Ingredientes
  • 800gr de patata
  • 400gr de calabaza
  • 200gr de setas
  • Un vaso de agua grande (del tamaño de sidra)
  • 4 cucharadas de harina de garbanzo
  • 4 cucharadas de harina de maíz
  • Sal, aceite, sal Kala-namak...
Instrucciones
1. Pela las patatas y córtalas en trozos medianos. En una sartén a fuego medio, hay que freir-cocer las patatas durante 10-15 minutos. Cuando estén listas, quítales el aceite y pásalos a un plato grande. 2. Mientras tanto pela también la calabaza y córtala en trozos pequeños y frielos durante 5 minutos o hasta que la calabaza este dorada. Pásala al plato. 3. Las setas también córtalas en trozos pequeños y frielos otros 5 minutos. Mezcla las setas con la calabaza y patatas. 4. Añade un poco de sal y mezcla otra vez. 5. En un vaso o en un plato, mezcla las harinas y el agua. Añade un poco de sal y si quieres también la sal Kala-namak una media cucharita para que coja sabor a huevo (no es necesario). 6. Añade la mezcla de las harinas a las patatas y mezcla bien. 7. Pon una sartén con un poco de aceite a fuego medio (si el máximo es 9 ponlo al 5). Y cuando este caliente añade la mezcla. A los 6 minutos, dale la vuelta y déjalo otros 6 minutos. Dale la vuelta otra vez y déjalo otros 6 minutos. Para terminar, dale la vuelta y déjalo otros 6 minutos. Pásalo a un plato y sirve. En total son unos 24 minutos haciendo la tortilla, dando 4 vueltas. * Según la cocina y sartén de cada una, tal vez se necesiten mas o menos minutos. Las primeras tortillas puede que se te hagan mas difíciles de hacer, hasta coger un buen punto del fuego.
Tiempo
Preparación: Cocinar: Tiempo total:

En la secuencia de fotos de arriba se ve la preparación de la tortilla:
1. La patata, calabaza y las setas despues de freir/cocer.
2. Las verduras junto con la mezcla de las arinas.
3. Recien añadidos todos los ingredientes a la sarten.
4. La tortilla despues de darle la primera vuelta.


Gustatu diezazuke

0 comentarios