GABON ZORIONTSUAK? (¿Felices navidades?)

15:18:00


En castellano aquí 

Gabonak oso garai berezia izan ohi dira, urtero errepikatzen diren une eta sentimenduekin, zoriontasuna, maitasuna, elkartasuna...
Askorentzat oporraldiak ere badira eta familia eta lagunekin elkartzeko aukera aparta izaten da.
Neri bereziki geroz eta gutxiago gustatzen zaizkit, urte asko dira kontsumismo hutsa bezela ikusten ditudala, opariak erosi eta erosi, orokorrean beharrezko ez ditugun gauzak oparitzen, dirua gastatzen... Baina begana naizenetik beste ikuspuntu batetik ikusten dut kontsumismo hau.
Gizakioi hain zoriontsu egiten gaituen garai honek eta hainbeste maitasun trasmititzen duen honek, milaka eta milaka biktima eragiten ditu. Biktima hauek gure gabon zoriontsuetako mahai eta plateretan bukatzen dute, hilda.
Gizakiak ez diren animalietaz hitz egiten ari naiz.  
Zu bezelako gizakien erabakiz hil dira animalia guzti hauek. Ez, badakit ez dituzula zure eskuekin hil, baina azken finean horretarako ordaindu duzu.
Zure gabonetako afari eta bazkarian zenbat hildako animali izan zenitun kontziente izan zinen? Nere izebaren etxeko afarian, pikoteo bezela, 3 antzara gibel, 2 txerri ezberdinen hanka zatia, 50 bat gambon, maionesa eta entsaladilla errusiarra egiteko oilo ezberdinen hilerokoa, lehenengo platera bezela, zoparako oilo bat, kardoa jateko egin zen bechamelarentzat behi esnea eta bigarren platera bezela 3 oilar eta txekor bat.
Beraz guztira 65 animalia baina gehiago hil ziren, gure gabon zoriontsuak ospatzeko.
Eta gu ez gera oso familia haundia, ez gara 15 pertsonara iristen. Guzti honegatik esaten nuen orain gabonetako kontsumismoa ezberdin ikusten dudala, orain animaliak kontsumitzearekin erlazionatzen dut. Mahaia, geroz eta janariz beteagoa izan geroz eta hobe, geroz eta produktu ¨delicatessen¨agoak, freskoagoak (azken momentuan hilda), garestiagoak... izan orduan eta hobe, ematen du horrela bereziagoak edo hobeagoa izango dela afaria.
Baina ez gara konturatzen hori horrela izatea ez dela beharrezkoa. Animaliarik gabeko plater goxo eta bereziak egin ditzakegu bai gabonetan bai egunero. Animaliak ez dira jaio guretzat janari izateko. Horretarako badauzkagu barazki, lekale, zereal eta beste hainbeste jaki, modu ezberdinean sukaldatuta zapore eta itxura oso goxoko platerak lortuko ditugularik.



Hemen adibide bezela izebaren etxean jan nuen afari %100 begetala. Esan beharra daukat ez direla plater oso landuak, aste guztia lanean ibili ondoren ez bait nuen izan sukaldatzeko animo gehiegirik baina hala ere, oso oso gustora afaldu nuen, bertako barazkiak izan ziren afariko protagonistak, piperrak, zainzuriak, kardoa, patata... Gainera azeituna eta tomatezko pate batzuk erosi zizkidan izebak, guakamolea egin genuen eta baita seitana plantxan. Ez nuen gehiago behar izan, ez nuen ezer faltan bota, ez nuen inbidiarik sentitu familiak animalidun platerak jaten ikustean. Asko gozatu nuen. Batez ere kontziente nintzelako nere ahora ez nuelako sufrimendurik/hildakorik eraman.
Hasieran gabonak zerbait polit bezela deskribatu ditut baina argi dago ez dela horrela denentzat...
Image and video hosting by TinyPic

Gustatu diezazuke

0 comentarios