HARAGI BEGETALAK (Carnes vegetales)

23:14:00

(En castellano aquí)


Haragi begetalak animali haragia ordezkatzeko dauden produktuak dira. Jatorri begetal ezberdinez eginak daude baina orokorrean zereal edo lekaleekin eginikoak izaten dira.
Hauek animalia haragia bezela sukaldatzen dira, frijituta, gisatu, labean... eta erabilera ere berdina dute, pasta, entsalada eta arrozetan gehituta, sandwich, ogitarteko edo hanburgesetan, bigarren plater bezela...

Nutrizionalki proteina altuko produktuak izaten dira, gantz oso gutxikoak eta kolesterolik gabeak (osagai begetal guztiak bezala).

Hemen banaka haragi bakoitza azalduko dut.

SEITANA (Zereala)

Zer: Seitana gariaren glutenarekin egiten den produktu bat da.
Nola: Normalean xerretan edo bola bezela saltzen da.
Non: Belar-dendetan saltzen dute eta geroz eta errazagoa da denda handietan aurkitzea.
Bestela ere, etxean egin daiteke zuzenean glutena erosiz (hau ere belar-denda edo denda handitan).  
Sukaldatzeko: Orokorrean xerretan moztuta plantxan sukaldatzen da baita gisatuan egiteko ere.
Textura: Sendoa da, zenbaitetan nahiko gomosoa izaten da, ez da desegiten.
* Badago ere honen antzekoa den CARNITA. Izen komertziala da baina bere osagaiak ikusita ez da seitanetik gehiegi urruntzen. Metalezko potoetan saltzen da eta sukaldatzeko seitanaren modu berbera du.

TOFUA (Lekalea)

Zer: Tofua soja esnearen gazta da. Soja esnea koagulatzaile batekin nahastean (limoia edo nigaria erabiltzen da horretarako) sortzen den produktua da.
Nola: Ia beti kubo handitan bezela saltzen da, gero etxean norberak nahi duen tamainuan moztu ahal izateko. Bestela xerretan ere saltzen da zapore ezberdinetan, adibidez azeituna edo piper zaporeekin.
Non: Belar-denda, denda asiatiko eta denda handietan aurkitzen da.  
Sukaldatzeko: Modu ezberdinetara egin daiteke, orokorrean dadoetan moztuta egiten da barazki, arroza edo pastarekin salteatzeko. Bestela xerretan moztu daiteke frijitzeko edo labean egiteko. Trituratuta postre ezberdinak egiteko ere balio du.
Textura: Biguina da, hauskorra. Frijitzean kanpoko geruza xigortuta gelditzen da, gogorragoa eta barrukoa xamurra.

SOJA TEXTURIZATUA (Lekalea)

Zer: Izen arraroa duen arren sojarekin eginiko produktu bat da. Non soja aleek deshidratazio eta texturizatu (forma eta testura ematea) prozesua izaten duten.
Nola: Tamainu ezberdinetako texturizatuak izaten dira, txikiak, ertainak, handiak, xerra formarekin, borobilak...


Non: Belar-dendetan saltzen da.
Sukaldatzeko: Lehenik uretan (edo gogoko dezun saltsa batean) uzten da beratzen eta ondoren soberan gelditzen den likidoa kenduta, zartagin batean olio pixkatekin sukaldatzen da. Gisatuetan ere erabiltzen da edo bolognesa egiteko.
Textura: Lehorra erosten da baina guk jan ahal izateko hidratatu egiten dugunez, biguina gelditzen da baina ez da desegiten.
* Zenbait tokitan LEGUMBRETA produktua salgai ikusi dut. Hau soja texturizatua bezelako produktu bat da baina soja izateaz gain beste lekale gehiago erabiltzen dira honen ekoizpenean.

TEMPEH (Lekalea)

 
Zer: Soja aleak (edo beste lekale batzuekin ere egin daitezke) fermentatu ondoren sortzen den produktua da.
Nola: Laukizuzenetan edo xerretan saltzen da.
Non: Belar-dendetan saltzen da.
Sukaldatzeko: Xerretan xigortuta edo gisatuak egiteko ere balio du.
Textura: Nahiko textura berezia dauka, ez da guztiz trinkoa baina biguina ezta, esango nuke pixkat likatsua dela.

BESTEAK

Badira beste zenbait haragi begetal zuzenean animali haragia ordezkatzen dutenak. Hala nola, hanburgesak, saltxitxak, albondigak, txorizoak, enbutidoak... %100 osagai begetalekin eginak. Hauek lekale, zereal, barazki eta espeziaz eginak izaten dira.
* Horrelakorik erosten baduzu, ondo begiratu osagaiak. Batzuetan osagai deserosoak aurki ditzakezu eta, esnea, arrautza, albumina, gazta...



 




HARAGIA

Haragia, orokorrean ugaztun eta hegaztien gorputz atalak janari bezela definitzeko erabiltzen den hitza da.

Hiztegian definizio hau aurki dezakegu:
- Giza gorputza, arimari edo gogoari kontrajartzen zaiona.
- Gizakiaren eta animalien gorputzaren zati mamitsua.
Hiztegiko definizio hontan gizaki hitza bitan azaltzen den arren, guk ¨haragia¨ entzuten dugunean ez dugu gure burua (gizakiona) definizio hortan imaginatzen, gizakiak ez diren animalien gorputz atalak ikusten ditugu bakarrik.
Edo okerrago oraindik, ¨haragia¨ entzutean, janari, produktu bat besterik ez dugu ikusten. Ez dugu horren atzean animaliarik ikusten. Horrek esan nahi du ez dugula horren atzean egon den bizitza eta honek jasan duen sufrimendua ikusten. Eta hau zergatik da? Hein batean haragi hitza eufemismo bat delako. (*Eufemismoa: Hitz onargarri bat erabiltzea, atsegina ez den edo mindu dezakeen hitz baten ordez. Hau orokorrean jendartea deseroso sentitu ez dadin erabiltzen da.).
Oso argi ikusten da beraz eufemismoaren erabilera haragi eta orokorrean animalia produktu gehienekin. Oso deserosoa izango zen adibidez horrela hitz egitea: Gaur bazkaltzeko, oilo baten hileroko frijitua, txerri baten hankaren zatia zerretan moztuta, behi baten titietatik ateratako sekrezio mamario mamitua eta jaio berria zen txekor baten bizkar aldea. Eufemismoak erabilita: Gaur bazkaltzeko, arrautza frijituak, urdaizpiko, gazta eta xerrarekin.
Ikusten da ezberdintasuna ez?

ARIKETA
Oraindik beganoa ez bazara, ariketa bat egitea proposatzen dizut. Zure egunerokotasunean erabiltzen dituzun eufemismoak kuaderno batean apuntatzea eta ondoren, hitz bakoitzarekin gogoeta bat egitea. Ze animalia definitzeko erabiltzen den hitz hori (adibidez bacon: txerria), zergatik uste dugu erabiltzen dela hitz hori eta ez beste bat, animalia horrek zure platerera iristeko jasan duen bizitza imaginatu... Eta animalia produktu guzti hauek zerekin ordezkatu ditzakezun pentsatu. Nik gorago eman dizudan azalpen txiki horrekin nahiko erraza izango duzulakoan nago, bestela, zalantzarik baduzu idatz nazazu lasai.



Image and video hosting by TinyPic

Gustatu diezazuke

0 comentarios