MATCHA GAZTA TARTA JAPONIARRA (Cheesecake de Matcha japones)

10:00:00





Aspaldi ez nuela postrerik prestatzen baina Te Matcha eskuratu nuenetik errezeta ezberdinak pentsatzen ibili naiz. 
Eta lehenengoa hauxe da, gazta tarta bat! :)
Errezetaren izena Matcha japoniarra eta tofua erabili ditudalako izan da. 
Azken aldian oso ezaguna egin da Matcha te-a, ziurrenik antioxidatzaile, klorofila, mineral eta bitamina ezberdinez beteta dagoelako. 
Eta berarekin infusioak egiteaz gain, postre ezberdinak egin daitezke. Nik hemendik lortu nuen, japoniarra, ekologikoa eta denda begano batetik: vegavero
Tartaren oinarria etxetik nituen gaileta batzuekin egin nuen (%100 begetalak direla ziurtatu dendan) eta gazta egiteko tofua eta esne begetalak erabili nituen. Tartak sendotasuna izateko, agar-agar hautsa erabili nuen (belar-dendetan lortu daitezkeen algak dira animali jatorria duen gelatina ordezkatzeko).
Bi koloretako geruza egin ditut, berdea matcha gehituta eta txuria banillarekin. Gainetik Matcha hautsa gehitu nuen polita egiteko. 
Goazen errezetara!




Errezeta inprimatu

MATCHA GAZTA TARTA JAPONIARRA
Osagaiak
  • 300gr gaileta
  • 150gr margarina
  • 500gr tofu
  • 150gr esne begetal
  • Limoi txiki erdi baten zukua
  • Matcha te japoniarra
  • Gustoko edulkoratzailea
  • Agar-agar hautsa
  • Banilla
Errezeta
1. Lehenengoz gailetak ondo ondo birrindu, hauts bihurtu arte (birringailu bat baldin baduzu errazagoa izango da, bestela poltsa batean sartu eta zerbait pisutsuarekin papurtu, kristalezko pote batekin adibidez). 2. Margarina desegin eta bol batean gaileta papurtuekin nahastu. Nahasketa uniforme bat izan behar du. Ondoren gaileta hori tartaren moldera pasa eta goilara batekin ondo zanpatu. Hozkailura pasa. 3. Bitartean tofua, esne begetalarekin irabiatzailean jarri eta likido homogeneo bat lortu arte nahastu. Limoi zukua gehitu eta baita edulkoratzailea ere. Nik agabe sirope 2 koilarakada jarri nizkion eta gozozalea ez naizenez nahikoa izan zen, baina ziurrenik zuk gehiago jarri beharko duzu (edozein edulkoratzaile izan daiteke azukrea edo edozein sirope), joan edulkoratzailea gehitzen eta likidoa dastatzen zure gustura dagoen arte. 4. Bol txiki batean matcha te-a 2 koilarakada 4 koilarakada urarekin nahastuko ditugu. 5. 500ml hartu tofu nahasketaz eta kazola batean jarri. Ondoren matcharekin egindako nahasketa gehitu dugu eta agar-agar hauts koilarakada 1/3 bat. Su ertainean jarriko dugu eta espatula batekin nahasten joango gara. Burbuilak ateratzen direnean sutik kendu eta hozkailuan dugun moldera pasako dugu. Espatularen laguntzaz uniformeki zabaldu eta hozkailura pasa. Ordu bete itxoin behar dugu hurrengo geruza egiteko (bestela agian 2 geruza koloreak nahastu egingo dira). 6. (Ordu betea igaro ondoren) Soberan gelditu den tofu nahasketa (gutxi gora-behera 300ml) kazolara pasako dugu eta 3 koilaratxo banilla eta agar-agar hautsa 1/3 koilarakada jarriko dizkiogu. Lehenago egin dugun bezala su ertainean jarriko dugu eta burbuilak ateratzen hasten direnean sutik kenduko dugu. Moldea hozkailutik atera eta tofu nahasketa gainetik jarriko dugu, espatulaz lagunduz uniformeki zabaltzen. 7. Ordu bete barru tarta prest egongo da baina hoberena hurrengo egun arte hozkailuan edukitzea da. Jateko orduan, tarta gainean matcha hauts pixka bat gehitu dekorazio moduan.
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Guztira:




RECETA EN CASTELLANO
Hace mucho que no preparaba algún postre pero desde que conseguí el Te Matcha estoy pensando en diferentes recetas. 
Y esta es la primera, ¡una tarta de queso! :)
El nombre de la receta viene porque he utilizado Matcha japones y tofu.  
Ultimamente se esta haciendo muy conocido el té matcha, seguramente será por las propiedades que tiene: un montón de antioxidantes, clorofila y diferentes vitaminas y minerales. 
Además de para infusiones, se pueden hacer diferentes postres. Yo lo conseguí desde aquí, japonés, ecológico y de una tienda vegana: vegavero
La base de la tarta la he hecho con unas galletas que tenía por casa (asegúrate de que sean 100% vegetales) y para hacer el queso he utilizado tofu y leche vegetal. Para que la tarta tenga una buena consistencia he utilizado agar-agar en polvo (es un alga que se puede encontrar en cualquier herboristería y sirve para sustituir la gelatina que es de origen animal). 
He hecho dos capas de colores, una verde añadiendo matcha y la blanca, con un poco de vainilla. 
Por encima espolvoreé un poco de polvo de matcha para hacer bonito. 
¡Vamos a la receta!


Imprimir receta

CHEESECAKE DE MATCHA JAPONES
Ingredientes
  • 300gr de galletas
  • 150gr de margarina
  • 500gr de tofu
  • 150gr leche vegetal
  • Zumo de medio limón pequeño
  • Té matcha Japones
  • Edulcorante de tu gusto
  • Agar-agar en polvo
  • Vainilla
Receta
1. Primero hay que triturar muy bien las galletas, hasta hacerlas polvo (si tienes una trituradora será mas fácil sino las puedes meter en una bolsa y puedes aplastarlas con algo de peso, un bote de cristal por ejemplo).2. Deshaz la margarina y mezclala en un bol con las galletas en polvo. Tiene que quedarse una mezcla uniforme. Después esa galleta hay que pasarlo al molde de la tarta y con ayuda de una cuchara o espátula pisa bien. Mételo en el frigorífico.3. Mientras tanto pon el tofu batiéndolo con la leche vegetal y mezcla hasta conseguir un liquido homogéneo. Añade el zumo de limón y también el edulcorante. Yo he añadido dos cucharadas de sirope de agave y como no soy demasiado golosa fue suficiente, pero seguramente necesitaras añadir mas edulcorante (puede ser azúcar o cualquier sirope), vete añadiendo el edulcorante poco a poco y probando la mezcla hasta que este a tu gusto. 4. En un bol pequeño pon dos cucharadas de té matcha con dos cucharadas de agua y mézclalo bien. 5. Cogeremos 500ml de la mezcla de tofu y la pasaremos a una cazuela. Añadiremos la mezcla de matcha y 1/3 de cucharada de agar-agar en polvo. Pondremos a fuego medio e iremos mezclando con una espátula. Cuando empieces a salir burbujas apagaremos el fuego y pasaremos esta mezcla al molde que teníamos en el frigorífico. Con la ayuda de la espátula repartiremos uniformemente y lo meteremos otra vez al frigorífico. Esperaremos una hora para hacer la siguiente capa (sino tenemos el peligro de que se mezclen las dos capas de colores). 6. (Después de una hora) La mezcla de tofu sobrante (unos 300ml) la pasaremos también a la cazuela, con tres cucharillas de vainilla y 1/3 cucharadas de agar-agar en polvo. Como hemos hecho antes, pondremos a fuego medio y cuando empiecen a salir las burbujas quitaremos del fuego. Sacaremos el molde del frigorifico y añadiremos la mezcla de tofu, ayudandonos con la espatula para repartir bien. 7. Cuando pase una hora la tarta estará preparada, aunque lo mejor es dejarla en el frigorifico hasta el dia siguiente para comerla. Antes de servir, añade un poco de polvo de matcha como decoración.
Tiempo
Preparación: Cocinar: Tiempo total:







Gustatu diezazuke

0 comentarios