ERREMOLATXA-BRUSELAKO AZATXO KROKETAK (Croquetas de remolacha y coles de bruselas)

15:51:00



Astero barazki saski bat ekartzen digute eta ekologikoak izateaz gain, urtaroaren araberako barazkiak egoten dira. Horregatik batzutan normalean erabiltzen ez nitun barazkiak ekartzen dizkigute. Erremolatxa adibidez. Hasiera batean ez nekien zer egin beraiekin eta zumoak egiteko erabiltzen nituen. Baina gero erabilera gehiago eman nien, txips-ak labean, pastarekin jateko... Eta gaurkoan kroketa goxo batzuk egiteko. Bruselako azatxoak ere horregatik erabili ditut, batzuetan ez dakidalako nola aprobetxatu. Benetan oso onak gelditu dira, harrituta gelditu naiz duten zaporearekin.
A! Erremolatxa hostoak ere aprobetxatu daitezke, hauek ere zati txikietan moztu eta azatxoekin batera sukaldatu.

Soja texturizatu pixkat nuela aprobetxatuz hau ere errezeta egiteko erabili baina hautazkoa da, bestela ere ziur onak geldituko direla.

Argazki hauetan kroketak egiteko prozesua ikusiko duzue. Kroketen tamainua berdina izateko goilara baten laguntzarekin egiten dut. Ondoren irinetik pasa, arrautzaren ordezkotik eta azkenik ogi-birrindutik. 




Hemen kroketak egiteko bechamel errezeta

Goazen errezetara!

Errezeta inprimatu

ERREMOLATXA-BRUSELAKO AZATXO KROKETAK
Osagaiak
  • 500gr bechamela
  • 2 erremolatxa txiki
  • 20 bruselako azatxo
  • 2 eskukada soja texturizatu handi - (Hautazkoa)
  • Verako pipermin 2 koilaratxo eta pikante koilaratxo bat (hautazkoa)
  • Soja saltsa 2 koilarakada (Hautazkoa)
  • Olioa, gatza
  • Irina, ogi birrindua, no-egg (arrautza ordezko erosia)
Errezeta
1. Erremolatxa zuritu eta zati txikietan moztu. Zartagin batean olio pixkatekin jarri su baxuan, gatz pixkat gehitu. Lehenengo biguindu behar baita eta ondoren xigortu. Horregatik 10 bat minutuz egosten utzi ondoren, sua igo eta erremolatxa xigortzen utzi. Baina kontuz erre ez dadin, horregatik ez gelditu nahasten. Nahi izanez gero, ketu zaporea izateko, piperminak gehitu eta soja saltsa. Honek txorizo zaporea emango dio. Plater batera pasa. 2. (Hautazkoa da pausu hau, ez baduzu soja texturizatua ez da beharrezkoa gehitzea). Soja texturizatua beratzen utzi 10 minutuz eta biguina dagoenean ura kendu eta birrindu. Zartaginera gehitu olio eta gatz pixkatekin eta su ertainean xigortu arte utzi (5 bat minutu). Platerera pasa. 3. Bruselako azatxoak garbitu eta erditik moztu. Ondoren ondo ondo birrindu (ez baduzu birringailurik labainarekin zati txikietan moztu). Zartaginera gehitu olio pixkatekin eta 2 minutuz su altuan xigortzen utzi, ondo ondo nahasten joan. Platerera pasa eta ondo nahastu beste bi osagaiekin. 4. Bechamelarekin nahastu eta edukiontzi batean hozkailuan gorde hurrengo egun arte. 5. Kroketak egiteko beharrezkoak plateretara pasa: Irina, no-egg (edo arrautz ordezkoa) eta ogi birrindua bakoitza plater batera pasa.6. No-egg arrautzaren ordezko begetal bat da, irin ezberdinez osatuta dago eta belar-dendetan aurkitu daiteke. Urarekin nahastuz arrautz irabiatuan bezela bihurtzen da. Kaxaren jarraibideak jarraitu behar dira horretarako. Orokorrean hau etxean ez dugunez, edozein irinekin egin dezakegu arrautzaren ordezko bat. Koilakarada bat irinengatik, 2 koilarakada ur jarri. Errezeta hontarako, 4 koilarakada irin behar izan ditut (eta 8 koilarakada ur ondo nahastuta).7. Bechamelarekin bolatxoak egin. Irinetik pasa, ondoren arrautzaren ordezkotik eta gero ogi birrindutik.8. Laugarren plater batean ogi birrindu pittin bat jarri eta bertan kroketak jartzen joan.9. Kroketak frijitzeko bi gauza dira oso garrantzitsu. Bat, olioa oso beroa egotea eta bigarrena olioak kroketa guztia estaltzea frijitzen den bitartean. Honek kroketa ez haustea lortzen du.10. Sukaldeko papera plater batean jarri eta gainean kroketak, soberako olioa galtzeko.
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Denbora guztira:






Gustatu diezazuke

2 comentarios

  1. Itxura mundiala dute kroketa horiek, eta kolorea... Hurrengo ospakizun batean egingo, lana ere baita kroketena!
    Eskarrik asko

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Kaixo!! Millesker zuri idazteagatik. Arrazoi duzu lan handia dela, hauek egitea animatzen naizenean kantitate handian egiten ditut, gero izozkailuan gorde ahal izateko beste egun batzuetarako : ) Bai animatzen dizut errezeta hau egiten, kolorea zoragarria dute eta zaporea... ❤

      Ezabatu