FEMINISMO ETA ANIMALIEN ASKAPENA

13:23:00



Azken egun hauek oso interesgarriak izan dira Donostiako feminismo eta animalien askapenerako mugimenduentzat, hirian Catia Faria eta Ate Gerrero izan baitira. Biak feminista eta antiespezistak dira. Horrela, beraiek emandako hitzaldietan bi borroka hauen arteko loturak zein diren azaldu dituzte. Ostegunean Catia Donostiako Emakumeen etxean egon zen ¨Lo personal es politico, antiespecismo y feminismo¨ hitzaldia ematen, baita ostiralean unibertsitsatean ere.
Larunbatean, Añorgako Firestonen antolatutako animalien askapenerako jardunaldi transfeministean ere parte hartu zuen Catiak eta arratsaldean Ate Guerrerok. Azken honek ¨Alianzas desde la otredad, transfeminismo y liberación animal¨ hitzaldia emanez.


Nik animalien askapeneko borrokan sartuta nengoela hasi nintzen hurbiltzen feminismora eta ziur jardunaldi hauen ondorioz beste askori alderantziz gertatu zaiela. Hau da, feminismotik antiespezismora egin dutela salto.

Jardunaldi hauen konklusio bezela esango nuke, oso beharrezkoa dela bi borrokak eskutik emanda joatea: Ezin da ulertu animalien askapeneko borroka feminista izan gabe, eta alderantziz, ezin da ulertu feminista izan eta aldi berean espezista izaten jarraitzea. Azkenean bi mugimenduak heteropatriarkatuaren menpe eta berarengandik zapalduak daude. Horregatik intersekzionalitatearen garrantzia.

Horregatik lan handia dago egiteko, bai alde batetik eta bai bestetik.

Animalien askapenerako borrokan gizonak ez garenok, enpoderatzeko beharra dugu. Catiak erakutsitako 2011ko inkesta batean, borroka hontako %20a bakarrik da gizonezkoa, baina medioetan azaltzen direnak, ¨aurpegia ematen dutenak¨, orokorrean asanbladak zuzentzen dituztenak beraiek dira.

Horregatik talde mixtoetan parte hartzen dugun aktibistek landu behar dugun zerbait da. Eta oso beharrezkoa dena, talde antiespezista ez-mixtoak sortzea Euskal-herri mailan.

Talde feministetan (feminismo mota guztiak barneratuta) ere lanketa sakona egin behar dute, espezie bezela duten pribilegioak aztertu eta animali ez-gizakiekiko duten ikuspuntua aldatuz, beste modu batera esanda, antiespezismoa beraien borroka bezela barneratzea.

Egun hauetan jardunaldi hauetan parte hartu dugunak ez gara gehiengoa izan. Feminista, transfeminista, bollera, emakume... Asko gelditu dira beraien etxean edo beste plan batzuek egiten, hitzaldi hauetan parte hartu ordez. Eta konturatu nintzen, animalien askapeneko borrokan gertatzen den bezela, feminismoan ere konpromiso falta dagoela.

Azken finean animalien askapenerako begano izatea nahikoa ez den bezela, ez da nahikoa feminista kontsideratzea, gero ez badago aktibismorik.

Jendarte espezista, matxista, homofobo honen aurrean ezin dugu etxean gelditu, batu egin behar gara eta borrokan hasi!!


Hemen orain dela gutxi Catia Fariari egindako elkarrizketa oso oso interesgarria. 



* Testu honekin ez dut inor epaitu nahi esaten dudanean jendeak aktibismorik egiten ez duela. Ulertzen dut bakoitzak bere bizitza daukala, lana, familia...
Ni animalien askapeneko aktibista izanda ere badakit ez dudala nahikoa egiten, lanak ordu asko kentzen baitizkit (baina oraingoz hori ezin dut aldatu).
Jendea motibatzea da nere nahia eta konturatzea norberaren pribilegioak lantzea beharrezkoa dela gero ahal duen gehiena borrokan eman ahal izateko.

Gustatu diezazuke

0 comentarios