PATATA TORTILLA (Tortilla de patata)

17:44:00





Begana egiteko pausua eman nuenean, banekien zenbait plater jateari utziko niola, tortillak, nahasiak... Eta pena txiki bat sentitu nuen arren, kontziente nintzen ez nuela arrautza industriak eragiten duen sufrimenduaren parte izan nahi.


Hala ere oker nengoen... Eta begano izanda noski jan daitezkeela tortillak, nahasiak, bizkotxoak... Beste osagai batzuk erabiltzen.






Begana egin nintzenean udara zen, eta a ze sorpresa Askekintzako facebook orrialdean ¨patata tortilla begano¨ lehiaketa egingo zutela ikusi nuenean!!! (2014) Oso oso pozik jarri nintzen konturatzean arrautzak errezeta ezberdinetan ordezkatzeko moduak bazeudela osagai begetalekin.

Horregatik ikertzen jarri nintzen:
Lehenengoz tortilla %100 begetal bat egiteko arrautzak nola ordezkatu jakin behar nuen. Errezetak bilatzen hasi nintzen eta garbantzu irina arrautzaren ordezkoa zela ikusi nuen. Asko harritu ninduen horrek, nola izan zitekeen garbantzu irina arrautzaren ordezko???
Ba oso erreza da, urarekin nahastuz. Bi osagai hauek nahastean arrautza nahasiaren testura lortzen da eta gero errezeta beti bezala egin behar da.
   
Garbantzu irinaz gain mota ezberdinekin egin daiteke: Artoa, garia, soja...
Nik pertsonalki proba ezberdinak egin ondoren garbantzu eta arto irinekin gelditu naiz. Bi hauek nahastuz egiten dut tortilla. Baina behin garbantzu irinik gabe gelditu nintzela ilar irina erabili nuen eta goxoa gelditu zen ere.  

Zuei ere proba ezberdinak egitea gomendatzen dizuet, bakoitzak gustu eta sukaldatzeko modu ezberdinak baititugu. Beste batzuk esne begetala gehitzen dute zapore eta testura hobetzeko (nik ez dut hau probatu).  

Gainera truko batzuk emango dizkizuet tortilla politago eta goxoagoa gelditzeko eta arrautza zapore gehiago izateko.

- Politagoa gelditzeko kurkuma espezia gehitu daiteke. Honek kolore horixka emango dio. Edo nik askotan egiten dudan bezela, kalabaza pixkat gehitzen diot.
- Goxoago gelditzeko garrantzitsuena irina ondo ondo sukaldatzea da. Horretarako arrautzadun tortillak egiteko baino denbora pixkatxo bat gehiago behar da eta su baxuagoa erabili behar da. Irinak bere denbora behar baitu egosten.
- Arrautza zaporea izateko gatz berezi bat erabiltzen da, ¨Kala namak¨ deiturikoa. Gatz honek sulfuroz osatutako zenbait konposatu ditu eta honek ematen dio arrautzaren zaporea.
Ez da beharrezkoa gatz hau erabiltzea tortilla ona egoteko, nik hasieran ez nuen erabiltzen eta asko gustatzen zitzaizkidan horrela ere. Madrilgo denda begano batean erosi nuen (Planeta vegano) eta interneten ere aurkitu daiteke. Bestela zorte pixka batekin denda asiatikoetan aurkitu daiteke. Gomendatzen dizuet probatzera, izugarria da ematen duen zaporea!

Goazen errezetara!  




Errezeta inprimatu

PATATA TORTILA

Osagaiak
  • 4 patata haundi
  • Tipula erdi bat (edo osoa, edo gabe, gustatzen zaizun bezela)
  • 4 koilarakada garbantzu irina
  • 4 koilarakada arto irina
  • Ura (Sagardo tamainuko edalontzi bat)
  • Gatza
  • Olioa
  • Kala namak gatza (koilaratxo txiki bat) - Hautazkoa
  • Kurkuma (koilaratxo txiki bat) - Hautazkoa
Errezeta

1. Patata eta tipula ohiko errezetan bezala sukaldatzen dira, hau da, tipula zati txikietan potxatu eta patata zati handiagoetan frijitu gatz pixka batekin.2. Bitartean irina urarekin nahasten da. Nik edalontzi batean egiten dut nahasketa, erosoagoa egiten baitzait, baina plater batean ere egin daiteke. Irinen 8 koilarakadak, gatz pixka bat eta urarekin nahasten dira (eta kurkuma eta kala namak nahi baldin badezue ere orduan gehitu). Ura pixkanaka gehitzen joan behar gara, nahasketa homogeneo eta pikorrik gabeko bat lortu arte. Hasieran nahasketa arrautzaren testura berdinekoa egiten nuen, hau da, pixka bat loditsua. Baina konturatu nintzen horrela nahiko lehorra ateratzen zela gero tortilla eta horregatik orain ur gehiago erabiltzen dut. Horrela nahasketa finagoa gelditzen da.3. Patata eta tipula prest daudenean plater batera pasatzen dira.4. Ondoren irinen nahasketa gehitu eta ondo nahastu.5. Olio pixka bat duen zartagin bat berotzen jarri, tenperatura ertainean eta berotuta dagoenean nahasketa hona pasatzen da. (Lehen esan bezala irina arrautzak baina gehiago behar du sukaldatzeko beraz, su arinean xigortu behar da, maximoa 9 bada, 5ean jarri). 6 minutura, buelta eman eta beste 6 minutu utzi. Berriz buelta eman eta beste 6 minutuz utzi. Bukatzeko beste buelta eman eta 6 minutu gehiago. Hau da, guztira 24 minutu 4 buelta emanda. * Bakoitzaren sukalde eta zartailaren arabera, agian minutu gutxiago edo gehiago beharko duzu. Lehenengo tortillak agian zailagoak egingo zaizkizu suaren puntu ona lortu arte.
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Guztira:



RECETA EN CASTELLANO

Uno de los sentimientos que tuve cuando decidí ser vegana fue un poco de pena porque creía que nunca más iba a comer tortillas, revueltos...

Pero estaba muy equivocada...

Porque vaya sorpresa cuando encontre en facebook el concurso de Askekintza de ¨tortilla de patata vegana¨ (2014). Me puse muy contenta al enterarme de que había muchas opciones para sustituir el huevo con ingredientes 100% vegetales.

Por eso me puse a investigar:
En primer lugar tenía que saber cómo sustituir los huevos para hacer una tortilla %100 vegetal. Empecé a buscar recetas y vi que la harina de garbanzo era la harina mas utilizada para sustituir el huevo. Me extrañó mucho, cómo podía ser la harina de garbanzo el sustituto del huevo???
Pues tan fácil como mezclandolo con agua. Al mezclar estos dos ingredientes se consigue la textura de huevo batido.

Además de la harina de garbazo tambien se puede hacer con diferentes tipos de harina: De maíz, trigo, soja...
Después de hacer diferentes pruebas yo personalmente me he quedado con las harinas de maíz y garbanzo, las mezclo juntas para hacer mi tortilla de patata. Pero una vez que me quedé sin harina de garbanzo utilicé harina de guisante y me quedó una tortilla muy buena tambien.  

Os recomiendo hacer diferentes pruebas, para que encontreis vuestra tortilla favorita ya que cada une tenemos gustos y maneras de cocinar diferentes. Hay personas que añaden leche vegetal para mejorar la textura y gusto (yo no lo he probado). 

Os daré algunos trucos para que la tortilla quede mas bonita, tenga mejor sabor y sepa a huevo.

- La cúrcuma es una especia que se utiliza para darle un color amarillento a la tortilla y quede mas bonita. No le cambia el sabor. O como también hago, añadir un poco de calabaza.
- Lo más importante para que la tortilla quede mas agradable es que la harina se cocine muy muy bien. Se necesita mas tiempo de coccion que con el huevo, por eso tendremos el fuego mas bajo de lo normal (a fuego medio) y dejaremos la tortilla mas tiempo por cada lado.
- Se puede utilizar la sal ¨Kala Namak¨, es una sal especial que tiene compuestos sulfurosos y eso hace que sepa y huela a huevo. No es necesario utilizar esta sal para que la tortilla quede buena, yo no la utilizaba al principio y me gustaba mucho así también. La compré en una tienda vegana de Madrid (Planeta vegano) que se puede comprar por internet tambien. Con un poco de suerte se puede encontrar tambien en alguna tienda asiatica o herbolarios. Aunque os aconsejo que la probeis, ¡es increible el sabor que da!

¡Vamos a la receta!  



Imprimir receta

TORTILLA DE PATATA

Ingredientes
  • 4 patatas grandes
  • Media cebolla (entera o sin ella, como te guste)
  • 4 cucharadas de harina de garbanzo
  • 4 cucharadas de harina de maiz
  • Agua (Vaso de sidra)
  • Sal
  • Aceite
  • Sal kala namak (cucharadita pequeña) - Opcional
  • Cúrcuma (cucharadita pequeña) - Opcional
Receta
1. Las patatas y la cebolla se cocinan como siempre, picar finamente la cebolla y pocharla y freir en trozos mas grandes la patata con un poco de sal.2. Mientras tanto se mezcla la harina con el agua. Yo lo hago en un vaso, porque se me hace mas sencillo, pero se puede hacer en un plato también. Se mezclan las 8 cucharadas de harina con el agua y un poco de sal (la curcuma y la sal kala namak añadirlas en este momento también). Hay que ir añadiendo el agua poco a poco para conseguir una mezcla homogenea y sin grumos. Hay que conseguir la consistencia de huevo batido pero un poco mas liquido para que la tortilla no quede seca. 3. Cuando la patata y la cebolla estén listas se pasan a un plato hondo. 4. A este plato se le añade la harina batida y hay que mezclarlo todo muy bien. 5. Se calienta una sartén con un poco de aceite y cuando este caliente, añadir la mezcla. (Como he explicado la harina necesita mas tiempo para cocinarse que el huevo, por eso hay que cocinarlo a fuego medio, si el máximo es 9 ponlo al 5). A los 6 minutos, dale la vuelta y déjalo otros 6 minutos. Dale la vuelta otra vez y déjalo otros 6 minutos. Para terminar, dale la vuelta y déjalo otros 6 minutos. Pásalo a un plato y sirve. En total son unos 24 minutos haciendo la tortilla, dando 4 vueltas. * Según la cocina y sartén de cada una, tal vez se necesiten mas o menos minutos. Las primeras tortillas puede que se te hagan mas difíciles de hacer, hasta coger un buen punto del fuego.
Tiempo
Preparación: Cocinar: Tiempo total:

Gustatu diezazuke

0 comentarios