NEGUKO 3 OSAGAI, 2 ERREZETA (3 ingredientes de invierno, 2 recetas)

15:17:00



Kaixoooo!!!!

Porrua neguko barazki nagusienetako bat da. Hemen errezeta ezberdinak egiten ditugu berarekin, porrupatata, porrusalda...

Astearteko barazki otarrean porru dexente eman zizkigutenez, porrupatata egiteko aprobetxatu dut. Porrua eta patata dira osagai nagusienak errezeta hau egiteko. Beste batzuek ere azenarioa gehitzen diote. Baina nik kalabaza soberan nuenez barazki hori erabili dut. Osagai berdinak erabiliz barazki krema goxo bat egin dut ere.
Beraz horiek dira bi errezetak egiteko erabili ditudan 3 neguko osagaiak:

- Porrua
- Kalabaza
- Patata

PORRUPATATA KALABAZAREKIN

Porrupatata oso modu errazean egin dut. Porruaren zati txuria hartu, ondo garbitu eta xerretan moztu. (Porruaren zati berdea ez bota organikora, hurrengo errezeta egiteko erabiliko baitugu).
Kazola batean olio pixkat jarri eta su ertainean porrua potxatzen joan. Noiz behinka nahastean joan eta 5/10 minutura patatak gehitu. Patata hauek zurituta eta zati ertainetan moztuta egon behar dira.
Dena ondo nahastu, gatz pittin bat jarri eta ura gehitu behar da barazkiak estali arte.
Ura irakiten hasten denean, su ertainean jarri eta 20-25 minutu sukaldatzen utzi.

Bitartean kalabaza zati txiki bat hartu eta tira txikietan moztu. Patatak zuritzeko erabiltzen den aparatua erabili daiteke tira finak egiteko.
Zartagin batean olio gutxirekin kalabaza su ertainean xigortu behar da. Porrupatata egina dagoenean gainetik jarri. Eta prest dago :)

PORRU ETA KALABAZA KREMA

Errezeta hontan porruaren alde berdea bakarrik erabiliko dugu. Hau ondo ondo garbitu behar da, orri bakoitza banaka banaka. Ekologikoa baldin bada lokatza izan baitezake barruko orrietan. Orri berde hauen azkeneko orriak, askoz argiagoak dira eta hauek platertxo batean aparte utzi. Patata bat edo bi erabili. Hauek zuritu eta zati haunditan moztu. Kalabaza ere zuritu eta zati ertainetan moztu hobeto egosteko.
Kazola haundi batean ura irakiten jarri. Ondoren, porrua, patata eta kalabaza gehitu.
20-25 minutuz egosten utzi, patata egina dagoen arte.
3 Barazkiak irabiagailuan jarri ur pixkatekin nahi den testura lortu arte.
Krema eginda dagoenean, porruaren orri berde argiak tira finetan moztu eta zartagin batean olio pixkatekin xigortu, gatz pixkat gehituta. Barazki krema plater batera pasa eta gainetik xigortutako porrua gehitu.
Benetan GUTIZI bat da porruaren alde berdea, ez ezazu zaborretara bota, aprobetxa ezazu errezeta ezberdinak egiteko.



RECETA EN CASTELLANO

¡¡¡Holaaaa!!! 

El puerro es una de las verduras mas conocidas de invierno. Con él, hacemos diferentes recetas aquí, porrupatata, porrusalda... 

Como nos dieron muchos puerros en la cesta de verduras del martes, he aprovechado para hacer porrupatata. El puerro y la patata son los ingredientes principales de esta receta. Otros también le añaden zanahoria. Pero yo he utilizado calabaza. Con las mismas verduras he aprovechado para hacer una crema de verduras super buena. 
Por lo tanto estos son los 3 ingredientes de invierno que he utilizado para hacer las dos recetas: 

- Puerro
- Calabaza
- Patata

PORRUPATATA CON CALABAZA

He preparado muy fácil la porrupatata. Se coge la parte blanca del puerro, se limpia bien y se corta formando aros de puerro. (No eches al organico la parte verde del puerro, porque la utilizaremos para hacer la siguiente receta). En una cazuela se pone un poco de aceite y se va pochando el puerro a fuego medio. Hay que remover de vez en cuando y a los 5/10 minutos hay que añadir las patatas. Estas patatas tienen que estar peladas y cortadas en trozos medianos. Se mezcla todo bien, se añade un poco de sal y se añade agua hasta cubrir las verduras. Cuando el agua empieza a hervir, se baja un poco el fuego y se deja cocinando 20-25 minutos. Mientras con un trozo pequeño de calabaza se hacen tiras finas. Se puede hacer con un pelador de patatas. En una sartén con un poco de aceite se dora la calabaza. Cuando la porrupatata esta terminada se ponen unas tiras de calabaza por encima y está listo :)

CREMA DE PUERRO Y CALABAZA

Para esta receta solo utilizaremos la parte verde del puerro, que se tiene que limpiar bien bien, cada hoja de una en una. Porque pueden tener barro si el puerro es ecológico. Las hojas de final de estas hojas verdes, son mucho más claras y estas las dejaremos en un platillo aparte. Se utiliza una o dos patatas, peladas y cortadas en trozos grandes.  La calabaza también pelada y cortada en trozos medianos. En una cazuela grande ponemos agua hirviendo. A continuación añadimos el puerro, la patata y la calabaza. Dejamos 20-25 minutos cociendo, hasta que la patata esté echa. Se ponen las 3 verduras en la batidora con un poco de agua hasta conseguir la textura que se desea. Cuando la crema está hecha, preparamos las hojas verdes claras del puerro. Las cortamos en tiras finas y en una sartén con un poco de aceite las freimos un poco, con un toque de sal. Ponemos la crema en un plato y ponemos las tiras de puerro frito por encima.
Realmente es un MANJAR, no tires a la basura la parte verde del puerro, aprovéchalo para hacer diferentes recetas.

Gustatu diezazuke

0 comentarios