OILO ZORIONTSUAK

12:48:00



Atzo EROSKI enpresako aldizkari bat begiratzen nenbilela, oilo zoriontsuei buruzko testu bat aurkitu nuen, arrautza enpresa bat publizitatzeko. Zuek ere testua irakurri ahal izateko bi argazki jartzen dizkizuet.



Jendartea geroz eta kontzientziatuagoa dago animaliekiko egiten den erabilpenarekin eta horregatik kontsumoa aldatzen ari da. Elikagai enpresak hortaz konturatzen ari dira eta horregatik beraien produktu/produkzioak aldatzen ari dira. Baina ez animalien onurarako, baizik eta beraiek dirurik ez galtzeko.

Publikazio honen aurrean erantzun bat egiteko beharra ikusi dut eta puntuz puntu joango naiz. 

1- ¨Un autentico lujo¨
Zeinentzat? Arrautzaren zaporeaz gozatuko duen kontsumitzailearentzat edo esplotatua dagoen oiloarentzat? 

2- ¨Lo que está claro es que el hombre siempre ha comido huevos¨
Hau ez da egia. Oiloak orain dela 10000 urte hasi ziren etxekotzen. Orduan hasi ziren oiloak esplotatzen beraien haragi eta arrautzak jateko. 
Gainera nahiz eta afirmazio hori egia izan, ez du justifikatzen egiten jarraitu behar denik eta ondo dagoenik. 

3- ¨Provienen de gallinas que se encuentran en naves donde se mueven con libertad: pueden volar, escarbar, dormir en altura y realizar la puesta en ponederos diseñados para tal fin.¨
Lehenik eta behin, nabe batean baldin badaude, ezin dute aske mugitu, ezin dute aske izan. Horregatik askatasun hitza erabiltzea handiegia iruditzen zait. 
Enpresa hontako oilo hauek egin ditzaketen gauza horiek, hala nola hegan egitea, oilo hauen pribilegioak dirudite. Baina ez dira pribilegioak, beraien eskubidea baizik. Oiloak diren einetik eskubide osoa dute beraien espezie bezela dituzten beharrak/ohiturak/bizitzeko moduak asetzeko.
Eta hegan egin dezaketela zalantzan jartzen dut ere, jakinda horrelako granjetan ehundaka eta ehundaka animalia egoten direla eta oso zaila izaten dutela mugitzea eta gehiago oraindik hegalak irekitzea. 

4- ¨Disponen de agua y pienso durante todo el día¨. 
Aurreko puntua bezela hau ere pribilegio bezela erakusten digute baina animalia horien eskubidea da bai ura eta bai janaria izatea. Baina gauza oso garrantzitsu bat ahazten dute. Ze gertatzen da eguzki izpiekin? Eguneko argiarekin? Haizea sentitzearekin? Beraiek argi utzi duten bezela, oilo hauek nabeetan egoten dira sartuta. Horrelako nabeetan animalia hauek ez dute inoiz eguneko argia ikusten, argi artifizialekin egoten dira gau eta egun.
Ez dira kaiola batean sartuta egongo baina kartzela batean egoten jarraitzen dute. 
Oiloak nabe baten barruan egon beharrean zelai zati batean biziko baziren ere, ez luke justifikatuko hauek erabiltzea ondo egongo litzakenik. 

5- GALLINAS FELICES, COMIDAS ALEGRES
Hasieran esan dudan bezela, jendarteak bere elikatzeko eta animaliak ikusteko modua aldatzen ari da eta pentsaraztea oilo hauek zoriontsu direla gizakioi hobeto sentiarazten digu. Baina posizionamendu guztiz bienestarista da hau. Sinistarazten digute ez dela hain krudela animali hauen bizitza, kaiola batean bizi beharrean orain lurrean daudelako. 
Zergatik nabe batean sartua egoteak eman behar dio zoriontasuna oilo bati?

6- ¨Nuestras gallinas viven en las mejores condiciones¨ 
Egoera onenean bizi diren oiloak beraien arrautz eta gorputzengatik esplotatuak izango ez diren oiloak dira. Hauek ez dira inoiz industriako oiloak izango.
Hauek santutegitan dauden olioak dira, industriatik erreskatatuak izan diren oiloak. 

Oilo hauek ez daude behartuta arrautzak jartzera bizitzen jarraitzeko, aske bizi dira, lasaitasun osoz mugitu daitezke zelaitik barrena, eguzki izpiak berotu ditzake, etzaie mokoa mozten, gaixotzen badira sentatu egiten dituzte, izaten dituzten arrautza kopurua jeisten baldin bada ez doaz hiltegira, ez doaz hiltegira edonola dela ere. 

7- ¨Por ello nos ofrecen huevos de excelente calidad¨
Nos?? Ez oiloak ez gainontzeko animaliak ez dira gizakionak. Ez dira mundu hontara etorri gu beraien gorputzez aprobetxatzeko, ez jateko, ez janzteko ezta ondo pasatzeko ere. 
Oiloek ez dituzte arrautzak ematen guk jateko, beraien hilerokoa da besterik ez. 

Industriak eta kasu hontan arrautza enpresa honek jendarteak jakin beharko lituzken datu garrantzitsuak ¨ahazten¨ ditu:
Oiloek naturan ez dituzte arrautzak hainbestero jartzen, genetikoki modifikatuak daude arrautza kopurua igotzeko. Gaur egun 300 bat arrautza jartzen dituzte urtean, modu naturalean 15-20 jarriko lituzkete. Beste modu batera ulertzeko, emakumeek egunero hilerokoa izango bagenu bezela da (imaginatu ze gaizki sentitu behar duten, nekea, miña...). 
Genetikoki modifikatuak izatea gaixotasun larriak eragiten dizkiete ugal-organoetan hala nola minbizia edo prolapsoak. Baita hezurretako gaixotasunak ere. Hainbesteko arrautzak jartzeak hezurretako kaltzioa galtzea eragiten baitie. 
Naturan oilo bat 15 urteraino bizi daiteke. Industrian 2 urterekin hiltegira bidaltzen dituzte, arrautza kopurua jeisten zaienean. 
Oilo bat gaixotzen bada sendatu beharrean hiltegira eramaten dute. 
Oiloak inkubadoretan jaiotzen dira. Txitoak emeak baldin badira arrautzak emateko erabiltzen dira, harrak baldin badira, egun gutxira trituratuak izaten dira. 
Ez dago ezberdintasunik ekologiko edo ez ekologikoen artean, azken finean berdin-berdin hiltegian bukatzen dute gizakiontzat baliagarriak ez direnean. 

8- ¨Estamos comprometidos con el bienestar¨
Definizio hauek aurkitu ditut interneten:

Bienestar animal: 
El bienestar de los animales es la postura que afirma que es moralmente aceptable para que los humanos (como únicos sujetos de derecho) posean y tengan animales para alimento, así como para experimentación con animales, vestimenta y entretenimiento, siempre y cuando el sufrimiento innecesario sea evitado. (Wikipedia)

El bienestarismo, cuyo propósito no es abolir la explotación de los animales sino regularla, hecho que en última instancia no considera que estos tengan otro derecho más allá que el de “no sufrir innecesariamente”, y les sigue considerando propiedades que pueden ser explotadas para el beneficio económico y lúdico de los animales humanos.

El abolicionismo es radicalmente diferente. 
La posición abolicionista sostiene que todo ser capacitado para experimentar sentimientos (como el dolor, o el sufrimiento), en otros términos: ser sintiente, tiene un derecho fundamental: el derecho a no ser tratado como propiedad de otros.

El abolicionismo sostiene que se debe, precisamente, abolir todo tipo de acción humana que lleve a la violación de este derecho fundamental en otros seres. Dentro de estas acciones se encuentran:

El consumo y producción de cualquier animal o producto derivado de éste, como carne (incluidos los peces), lácteos, huevos, miel, gelatina, cuero o lana. Se incluyen dentro de estos aquellos otros productos que usan estos como ingredientes, por ejemplo  algunos tipos de pan, tortas, galletas, mantequillas y pastas.
El consumo y generación de productos de aseo, belleza y salud para cuya evaluación  hayan sido utilizados animales. Dentro de estos se encuentra una amplia gama de productos de aseo personal, perfumes, cremas y medicamentos.
La utilización de animales para entretenimiento. Circos, zoológicos, peleas (de perros o gallos), corridas de toros, coleo y corralejas se encuentran entre estos.
La compra o venta de animales de compañia “mascotas”.
Cada una de las acciones arriba descritas implican la utilización de otro ser sintiente como una propiedad, tanto para beneficio económico como para satisfacción personal. La abolición de estas y otras acciones en la vida diaria conducen al veganismo. (wwwabolicionismo.wordpress.com)

Ez gaitzatela engainatu!! 
Industria eta bienestarismoa animalien etsaiak dira, ABOLIZIOA ETA ANIMALIEN ASKAPENA ORAIN!!

Bide batez arrautzik erabili gabeko bi errezeta %100 begetal uzten ditut hemen, ikusteko oilorik erabili gabe tortila eta nahasi goxoak egin daitezkeela!!

Patata tortilla errezeta
Nahasi errezeta
 Patata tortilla



Image and video hosting by TinyPic

Gustatu diezazuke

0 comentarios