HANBURGESA BEGETALAK NOLA EGIN (Como hacer hamburguesas vegetales)

17:28:00




Kaixooooo!!!!

Begana egin nintzenean noizean behin hanburgesa begetalak erosten nituen belar-dendetan.
Baina garestiak iruditzen zitzaizkidan eta gainera zaporez ez zitzaizkidan gehiegi gustatzen...

Horregatik errezetak bilatzen hasi nintzen, osagai ezberdinekin probak egiten... baina askotan zaporez txarrak ateratzen zitzaizkidan, irin gehiegi bota behar nuen, hautsi egiten ziren... Eta desanimatua, denboraldi luze batez hanburgesak egiteari utzi nion.

Oloa beste errezeta batzuetan erabiltzen hasi nintzenean, konturatu nintzen oso likatsua zela urarekin nahastean eta osagai oso ona iruditu zitzaidan hanburgesak konpaktatuak egin ahal izateko.

Orokorrean leka, barazki eta zerealak erabiliz egiten dira hanburgesa begetalak.
Kolore, zapore eta testuran laguntzeko, espeziak, fruitu lehorrak, ogi birrindua... erabiltzen dira.

Hanburgesak nutrizionalki osoak izateko hoberena elikagai talde ezberdinak erabiltzea da. Horrela adibidez zerealak eta lekak erabiltzen baditugu proteina osoko hanburgesak izango ditugu.



Erakutsiko dizuedan hanburgesa egun hortan hozkailuan nituen osagaiekin egindakoa da.
Zuk ez badituzu, ez da beharrezkoa hauek erostea. Hemen azalduko nola ordezkatu nere osagaiak.

- Baba/ilar txikiak: Edozein leka erabili daitezke: babarrunak, garbantzuak, lentejak...
- Arroza: Kinoa, kus-kusa, hartatxikia...
- Erremolatxa: Osagai hau kolore eta zaporea emateko erabili nuen, berez ez da beharrezkoa. Hala ere nahi bada, beste barazki bategatik ordezkatu daiteke: Tipula, azenarioa, espinakak...
- Oloa: Irina eta ogi birrinduarekin ordezkatu daiteke baina ez dut gomendatzen, zapore asko kentzen baitio hanburgesari. 

Datu garrantzitsuak hanburgesa konpaktuak ateratzeko:

- Lekak guztiz lehortuta egon behar dute, hau da, egosteko likidorik gabe. Horretarako lehenengo urarekin garbitu eta ondoren koladore batean jarri ur guztia galdu dezaten.
- Barazkiekin berdina gertatzen da, sukaldatuta edo gordinik gehitzen baditugu ere, likido gabe joan behar dute, horretarako sukaldeko paperaz lagundu dezakegu.
- Osagaiak birringailu batean txikitzea errezena da, baina kontu handia izan behar da ¨pure¨ antzeko batean ez bihurtzean. Osagaiak birrindu bai baina zatitxoetan utzi.
- Konpaktatzeko irina erabiltzea ez dut gomendatzen, zapore txarra ematen baitio (Horretarako oloa perfektua da).

Goazen errezetara!




Errezeta inprimatu

ERREMOLATXA HANBURGESA
Osagaiak
  • 2 erremolatxa
  • Edalontzi bat ilar txiki eta babak (Egosiak)
  • Edalontzi bat olo maluta
  • Edalontzi bat arroz
  • Gatza, olioa, Verako piperrautsa (hautazkoa)
Errezeta
1. Lehenengoz erremolatxari azala kendu, garbitu eta zati txikietan birrindu (baita hostoak ere). 2. Kazola batean olio pixka bat berotzen jarri eta ondoren erremolatxa bere hostoekin gehitu. Su ertainean utzi, erremolatxa potxatzeko. Kontuz erre ez dadin, nahasten joan horretarako. Behin potxatuta dagoenean (10 bat minutu) Verako piperrautsa gustura gehitu (nik 2 koilaratxo). Ondo nahastu eta sutik kendu. 3. Arroza, ilar txiki/babak eta oloa birringailu baten laguntzekin birrintzen joan, osagaiak guztiz txikitu gabe. Osagai bakoitza alde batetik egiten bada hobe. 4. Birrindutako osagai guztiak plater batera pasa erremolatxarekin batera, gatz pittin bat gehitu eta ondo nahastu. 10 minutuz reposatzen utzi oloak bere efektu likatsua lortzeko. 5. 10 minutuak igaro ondoren orea hartu eta gustoko forma eman, nik batzuk txikiak egin nituen eta beste batzuk handiagoak hanburgesa ogian jan ahal izateko. 6. Zartagin batean olio pixka bat jarri su ertainean eta hanburgesak jarri. Alde batetik xigortuta daudenean buelta eman eta beste aldea egin.
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Guztira:

Hemen hanburgesak egiteko argazki prozesua


Osagaiak birrinduta
1. Lekak
2. Arroza
3. Erremolatxa
4. Oloa



Nahasketa 10 minutuz eduki ondoren.

 

Sukaldatu aurretik eta sukaldatu ondorengo hanburgesak


Hanburgesa ogiarekin, letxuga, tomatea, perretxiko eta tipula potxatuarekin. Gainera patata frijituak eta beganesa.

Oso oso goxoak gelditu ziren, espero dut zuek ere horrelako hanburgesak egitea :) :)

Zalantzarik baduzue lasai idatzi!

Gustatu diezazuke

0 comentarios