PORRU ETA ZERBA QUICHEA (Quiche de puerro y acelgas)

13:00:00




Kaixoooo!!!!

Azken aldian barazki berdinak ekartzen ari dizkigute barazki kooperatibatik: Porruak, azelgak, baratxuri freskoa... Bertan urtaro hontan egokitzen diren barazkiak dira.
Eta zerbait negatiboa izan beharrean oso positiboa da, honek errezeta ezberdinak egitera behartzen gaitu :)

Hasieran tortilak egiten hasi nintzen barazki hauekin baina arratsalde batean quiche bat egiteko ideia izan nuen.

Quichea egiteko orerik ez nuenez, nere kabuz egin nuen bat. Irin txuri eta integrala erabiliz, baina dendetan ere osagai %100 begetalak dituzten oreak aurki ditzakezue.

Arrautza erabiltzen da ¨ohiko¨ errezetan osagai guztiak mamitu (kuajatu) ahal izateko, horren ordez tofua erabiltzen dut nik. Tofuak ia zaporerik ez duenez quicheari zapore delikatu bat ematen dio eta testura samurra eman.

Prozesuaren argazkiak

Barazkiak garbi eta zatituta, sukaldatu aurretik.


Barazkiak potxatuta eta tofuaren nahasketarekin 


Ore integrala

Barazki eta tofu nahasketa labera sartzeko prest



Goazen errezetara!!


Errezeta inprimatu

PORRU ETA ZERBA QUICHEA
Osagaiak
  • 500gr tofu
  • Edalontzi bat esne begetal gozotu gabea
  • 10 porru
  • 10 baratxuri fresko (ajetes frescos)
  • 10 zerba (acelga)
  • Olioa, gatza, kurkuma (hautazkoa), kala-namak gatza (hautazkoa)
  • %100 begetala den orea
Errezeta
1. Lehenengoz barazkiak sukaldatzen joango gara. Hauek ondo garbitu ondoren, zati txikietan moztu behar dira. Birringailu baten laguntzaz egiten badugu askoz errazago egingo dugu. 2. Kazola handi batean olio pixka bat jarriko dugu su ertainean. Olioa beroa dagoenean barazkiak gehituko ditugu, gatz pixka bat eta nahasten joango gara noiz behinka hauek potxatu arte. (10-15 minutu inguru). 3. Barazkiak sukaldatzen diren bitartean tofua prestatuko dugu. Irabiagailu batean jarriko dugu, esne begetal edalontzi batekin, gatz pittin bat, kurkuma eta kala-namak koilaretxo erdirekin. Hauek hautazkoak dira. Kurkumak kolorea emango dio eta kala-namak-ek ¨arrautz¨ zaporea. Ondo irabiatu osagai guztiak pikorrik utzi gabe. 4. Barazkiak potxatuta daudenean tofu nahasketa kazolara gehituko dugu. Beste 10 bat minutuz utziko dugu dena sukaldatzen. Nahasten joango gara noizbehinka. 5. Orea moldean jarri eta gainetik barazki-tofu nahasketa jarriko dugu. 6. 180ºtara ordu betez utziko dugu labean erdiko aldean (orea eta laberaren arabera agian gutxiago beharko du. 7. Quichea moldetik osorik atera nahi bada hotza dagoenean egitea komeni da (epela edo beroa dagoenean hauskorragoa da). Hotza edo beroa jan daiteke.
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Guztira:



Quichea labetik atera ondoren eta entsalada batekin jateko prest



Gustatu diezazuke

0 comentarios