BABAK, BARAZKI ETA PIPERRAUTS PUNTUAREKIN (Habas con verduras al pimentón)

19:00:00



Kaixooooo!!!

Azken 2 hilabeetan babak ekartzen dizkigute barazki saskian.
Gehiegi gustatzen ez zaizkidanez errezeta hau egitea bururatu zitzaidan eta egia esan gustatu zitzaidan!

Errezeta oso erreza da, barazkiak besterik ez dira behar.

ERREZETA:

- Barazkiak aukeratu (nik tipula, azenarioa eta txanpiak) eta zati txikietan moztu. Zartagin batean su ertainean olio pixka batekin sukaldatu, 10-15 bat minutu beharko dira. Gatz pixka bat jarri.
- Baba (jada egosiak) gehitu behin barazkiak potxatuta daudenean. Ondo nahastu eta sutik kendu.
- Beste zartagin batean tomate deshidratatua zati txikietan moztu eta Verako piperrauts pixkatekin frijitu. Honek zapore ketua (ahumado) emango dio.
- Babak plater batera pasa eta gainetik tomate deshidratua jarri.

Eta listo! On egin!!!


Gustatu diezazuke

0 comentarios