KALABAZIN ETA ALBAKA GAZPATXOA (Gazpacho de calabacín y albahaca)

19:30:00




Kaixoooo!!!
Beroa iritxi da eta horregatik entsaladak, zumoak, izozkiak, fruta... jateko gogoa eta beharra izaten dugu. 

Gorputza freskatzeko eta hidratatzeko errezetarenbat pentsatzen nenbilela, hozkailuan kalabazin dezente nituela ikustean gazpatxo berde hau egitea bururatu zait. 

Errezeta oso freskoa da, hotza zerbitzatzen baita eta gainera albakak ere laguntzen du. Albakarik ez baduzu ere ziur oso goxoa geldituko zaizula :)

Betiko gazpatxoa tomateekin egiten da. Tomateak kalabazinak baina ur gehiago duenez, arinagoa gelditzen da. Horregatik errezeta hontan ura gehitu behar da nahi dugun testura lortu arte. 





Goazen errezetara!
Goazen errezetara!

Errezeta inprimatu

Kalabazin eta albaka gazpatxoa
Osagaiak
  • 2 Kalabazin
  • 10 albaka hosto
  • Tipula txiki bat
  • Baratxuri ale txiki bat
  • Moldeko ogi 2 xerra
  • Pepino erdi bat (Hautazkoa)
  • Oliba olioa, gatza, ura
Errezeta
1. Barazkiak garbitu, zati ertainetan moztu (errezago irabiatzeko) eta irabiagailuan jarri. Ez da beharrezkoa kalabazina zuritzea. Albaka eta moldeko ogia ere gehitu. 2. Gatz pixka bat jarri, oliba olio 2 txorrota gehitu eta ur edalontzi bat. 3. Irabiagailua martxan jarri eta pare bat minutuz martxan utzi dena ondo ondo irabiatu dadin. Nahi izanez gero ur gehiago gehitu gustatzen zaizun testura lortu arte.4. Dastatu eta behar izanez gero gatz gehiago gehitu. 5. Hozkailuan sartu eta hotza zerbitzatu.
Denbora
Prestaketa: Denbora guztira:



Gustatu diezazuke

0 comentarios