PATATAK ALIOLI ETA SOJA XIGORTUAREKIN (Patatas con alioli y soja frita)

11:30:00



Orain dela urte batzuk Madrilera askotan joaten nintzen eta pila bat gustatzen zitzaidan jatetxe batetara joateko aprobetxatzen nuen.
Bertan pikoteo bezela patata betea izaten zuten eta asko gustatzen zitzaidan.
Lehengo egunean gogoratu nintzen super patata horietaz eta etxean egitera animatu nintzen.

Horretarako tamaina antzekoa zuten patatak aukeratu nituen (ertainak). Horrela denak denbora berdina beharko baitute sukaldatzeko.
Ondo garbitu nituen eta ondoren laberako bandeja batean jarri.
Oliba olioarekin pintatu nituen bi aldetatik eta gainetik gatza jarri nien.
Labea 200ºC-tara jarri eta bertan gutxi gorabehera ordu bete izan nituen. (Labea eta pataten tamainaren arabera denbora gehiago edo gutxiago beharko da hauek sukaldatzeko), beraz noizbehinka patataren kolorea ikusten joan eta prest daudela uste duzunean labetik atera aurretik, txotx edo labain batekin patata bat zulatu barrundik ondo egina dagoela ziurtatzeko.

Patatak labean dauden bitartean saltsa egin dezakezu.
Aukera ezberdinak daude:

- Beganesa: Ekilore olioa, esne begetal gozotu gabea, limoi zuku tanta batzuk eta gatza. (Olioaren neurria esnearen bikoitza izango da, horrela 20ml esne erabiltzen baditugu 40ml olio erabili beharko ditugu).
- Aliolia: Beganesa bezela baina baratxuria gehituta.
- Tofu saltsa: Tofu eta esne begetal pixkat birrindu saltsa lodi bat lortu arte.
- Frutu lehor saltsa: Frutu lehor eta ura birrindu saltsa lodi bat lortu arte.

Pataten gainetik soja texturizatu xigortua jarri nuen eta benetan oso oso goxoa gelditu zela.
Tamaina handiko soja bakarrik nuenez, guraize batzuekin zati txikitan moztu nuen.
Zartaginean olio pixkatekin xigortu, Verako piperauts jarri eta soja saltsa pixkat bat. Ez baduzu soja texturizaturik adibidez tomate deshidratatuarekin ere egin dezakezu modu berdinean sukaldaturik.

Patatak labetik ateratakoan, labain batekin erditik moztu, baina ez guztiz, goiko geruza bakarrik.
Ondoren saltsa jarri eta soja xigortua.

Afari batean sarrera bezela edo merendola batean pikoteo bezela jateko perfektua da.



Gustatu diezazuke

0 comentarios