ALBONDIGA BEGETALAK + PASTA GRATINATUA (Albondigas vegetales y pasta gratinada)

14:00:00




Kaixoooo!!!
Gaur ere beste inspirazio edo ideia bat eman nahi dizuet :)

Eguraldi txarra jarraitzen duenez lehengo egunean babarrun kazola handi bat prestatu genuen. Baina kopuru handia egin genuenez, babarrun batzuekin albondiga begetalak egin nitun.
Hauek egiteko txanpiak, tipula eta erremolatxa erabili nituen. (Argazkian ikusten dituzuen kopuruekin, babarrunak gutxi gorabehera 2 edalontzi).

Dena trituratu nuen, ondo nahastu eta edalontzi bat ogi birrindu, gatz pittin bat, pipermin pikante eta Verako pipermina gehitu nituen.


Dena nahastu ondoren minimo ordubetez utzi behar da hozkailuan orea ondo trinkotzeko.
Orduan prest egongo da bolatxoak egiteko.


Ondoren, olio oso gutxirekin zartagin batean frijitu daitezke edo labean xigortzen utzi. 
Eta nahi bada tomate saltsa batean jarri, nik egin dudan bezela. 
Hauekin jateko espageti batzuk egin ditut eta gainetik gazta %100 begetal eta oregano pixka jarri dut. 



Honekin ere kantidade handia egin nuenez ez aspertzeko gaur osagai berdinak erabilita beste plater bat egin dut: espageti gratinatuak boloñesarekin.

Horretarako albondigak txikitu ditut eta espagetiak krematsuak egoteko, sojazko 2 jogurt (gozotu gabeak) gehitu dizkiot. Gainetik gazta begetala jarri eta 10 minutuz gratinatzen utzi dut 300ºCtara. Labetik ateratzean oregano pixkat gehitu eta listo, goxo goxoa!!!





Gustatu diezazuke

0 comentarios