UDARAAAAA (Verano)

23:46:00



Udara eta beroa iritxi direla ematen du beraz, errezeta freskito eta errazak egiten ari naiz azken egunetan. 
Ez daukat sukaldatzeko gogo haundirik gainera, alpertuta nago 😅 horregatik plater hauek oso oso erosoak dira. 

Egun guztian zehar jaten ditudan platerak dira eta osagai berdinak erabiliz, errezeta ezberdinak egin ditut. 
Banan banan erakutsiko dizkizuet. 

Lehenik eta behin gosaltzeko zukua eta aguakate tostadak. 
Zukua egiteko laranja, azenarioa eta albarikokeak erabili ditut, baina edozein fruta eta barazkiz egin daitezke. 
Tostak tomate trituratua, aguakatea, oliba olioa eta gatz pittin bat daramate. 


Bazkaltzeko entsalada handi bat eta tomate gazpatxoa. Entsalada egiteko, letxuga ezberdinak, rukula, kalabazin ¨espagetiak¨, aguakatea, patata egosia, txanpiak plantxan, azeitunak, pipak eta sesamo beltz haziak erabili ditut. Baina hemen ere osagai asko gehitu daitezke, egunero entsalada ezberdin bat egiteko. 

Gazpatxoa egiteko modu ezberdinak daude, osagai batzuk jarriz edo kenduz, kantitate gehiago jarriz edo gutxituz. Nik gutxi gorabehera egiten dut ¨a ojo¨.
Gaurkoan litro terdi gazpatxo arina lortzeko osagai hauek erabili ditut:
- 3 tomate handi
- Tipula txiki bat
- Pepino ertain bat
- Baratxuri-ale erdi bat
- 2 moldeko ogi xerra integral
- 2 edalontzi ur
- Gatz pittin bat
- Oliba olio txorrota bat

Neri nahiko arina gustatzen zait, homogeneoa gelditzea, horregatik irabiagailuan minutu batzuz uzten dut. Baina lodiagoa gustatzen bazaizu ez gehitu ur gehiegi eta gutxiago irabiatu. Oso goxoa gelditzen da bi modutara.




Meriendatzeko kakao eta makazko izozkia, mmmmm!!! 
Errezeta hau egiteko lehendik platano izoztua eduki behar dugu. Nik beti izaten dut platanoa izozkailuan, tuper batean sartzen dut zatietan moztuta eta izozki bat jateko gogoa dudanean atera egiten dut. 

Gaurko izozkia bi pertsonentzat atera zait. Bi platano izoztu, 3 koilarakada kakao eta maka koilarakada bat erabili ditut. Dena potentzia handiko irabiagailu batean sartu eta minutu batzuz eduki behar da irabiatzen izozki testura hartzen duen arte. 


Afaltzeko azkenik hummus pixka bat zerealezko ogiarekin eta kalabazin krema. Beroa egiten duenean ez dugu gogorik izaten plater beroak jateko, horregatik lekale gutxiago jaten ditugu eta hauek beharrezkoak dira elikadura %100 begetal batean. Horregatik hummus moduan jatea aukera on bat da, arina eta freskoa. Beste modu bat lekaleak udaran jan ahal izateko, germinatuetan jatea da, lenteja eta sojazkoak izaten dira ohikoenak.

Ematen du udaran ez dela ondo sartzen barazki pure bat baina nik epela hartzen dut, oliba olio pixkat gainetik gehituz eta oso goxoa gelditzen da. Krema hau egiteko, 2 kalabazin, azenario bat, letxuga pixkat, 3 patata eta ura erabili ditut, ia 2 litro atera zaizkit 😁



Esan behar dut azkenean errezeta hauek eguneko edozein momentuan hartu daitezkeela, adibidez hummusa bazkaltzeko, gazpatxoa afaltzeko, tostatak meriendatzeko edota izozkia gosaltzeko. Eta noski, otordu batetik bestera gosea baldin badago, garaiko fruta jatea onena. Melokotoiak, albarikokeak, gereziak... 🍑💚


Udara zoriontsua izan!!  






Gustatu diezazuke

0 comentarios