KALABAZIN BETEA LABEAN (Calabacín relleno al horno)

13:00:00




Kaixooo!!!

Azkeneko errezetan erakutsitako gaztarekin eginiko errezeta da hau.
Soja texturizatu, barazkiz eta gaztarekin betetako kalabazin biribilkiak (rollitoak) egin ditut. Gainetik ere gazta jarri dut.


Biribilkiak betetetzeko tipula txiki batzuk, piper berde pare bat eta beste bi azenario erabili ditut. Kazola batean oliba olioarekin potxatzen utzi ditut barazkiak 20 bat minutuz.


Ondoren bi soja texturizatu xerra beratzen utzi eta zatietan moztu nituen. (Soja texturizatua bolatxoetan erosita baduzu errezeta hontarako perfektua da). Ondoren gatz eta olio pixkatekin xigortu nituen. 



Behin barrukoa prest nuela, kalabazinak mandolina baten laguntzaz moztu nituen (labain batekin ere egin dezakezue). Molde azpian tomate saltsa pixka bat jarri nuen eta ondoren biribilkiak egiten hasi nintzen, barruan barazkiak eta sojaz gain, gazta pixka bat ere sartu nien. Oso ukitu ona eman zion, zapore lehunago eta krematsuagoa bezela. Gainetik ere gazta pixkatxo bat. 





150ºC-tara izan nituen, ordu erdiz. Labearen arabera denbora gehiago edo gutxiago beharko dezue. 

Eta hau izan zen emaitza! Oso oso goxoa gelditu zen. Segituan bukatu genuen dena :)



Gustatu diezazuke

0 comentarios