KALABAZIN ESPIRALAK ETA 3 SALTSA! (Espaguetis de calabacín con 3 salsas)

12:26:00



Uste dut gaur egun perfektua dela errezeta hau egiteko... A ze beroa!!

Ez da ezer sukaldatu behar, ez laberik, ez kazolarik... Beraz sukaldean beroz itotzeko beldurrik ez! jeje

Gaurkoan kalabazinak espageti moduan prestatuko ditugu. Horretarako espiralatzaile bat beharko dugu edo, patatak zuritzeko aparatuarekin ere egin dezakegu :)


Aparatu hauekin forma ezberdineko espiralak lortuko ditugu, finagoak, zabalagoak... Esan bezeala, ez da beharrezkoa aparatu hori erostea, patata zuritzekoarekin ere ¨fettuccini¨ edo ¨tagliatelle¨ bezelako kalabazin pasta egin daiteke. 

Hemen adibideak. Ezkerrekoa, patata zuritzekoarekin egina. Besteak espiralizatzailearekin. 


Behin pasta egina dagoela saltsa egiteko garaia da.

3 saltsa ezberdin egin ditut, 3ak sukaldatu gabeko osagaiekin, hau da, gordinak: Aguakatea, tomate deshidratatua eta anakardoak. Gainera kalabazin zatiak aprobetxatuta ere.

Saltsa egiteko irabiagailu bat erabiliko dugu.


Aguakate saltsa: 
Aguakate erdi bat, kalabazin zatitxo bat (5 bat zm), ur txorrotada bat eta gatz pittin bat.

Tomate deshidratatu saltsa:
6 tomate deshidratatu (txikiak izaten dira), kalabazin zatitxo bat (5 bat zm), ur txorrotada bat eta gatz pittin bat.

Anakardo saltsa:
Eskukada bat anakardo (ordu pare bat uretan hidratatzen utzitakoak), kalabazin zatitxo bat (5 bat zm), ur txorrotada bat, legami nutrizional 2 koilarakada (honek gazta zaporea ematen dio baina hautazkoa da) eta gatz pittin bat.

Eta hemen emaitzak, kalabazin pasta bere saltsekin!


 

Ez nuke jakingo esaten ze saltsa gustatu zaidan gehien, agian tomatezkoa. Baina 3rak asko gustatu zaizkigu etxean. 

Anakardoekin egindako saltsa beste edozein frutu lehorrekin egin daiteke, almendra, hurrak, intxaurrak... 









Gustatu diezazuke

0 comentarios