KALABAZIN ETA GEREZI BIZKOTXOA (Bizcocho de calabacín y cerezas)

13:40:00



Kaixoooo!!!!

Instagramen kontatu nizuen bezela, garai hontan kalabazin asko elkartzen dira, guk oraintxe bertan 5kg baina gehiago ditugu!

Horregatik barazki honekin eginiko errezeta ezberdinak publikatuko ditut egun hauetan.

Hasteko bizkotxo bat egin dut.
Harrigarria dirudi bizkotxo bat barazkiekin egin daitekeenik, baina egiten dira, oso ezagunak dira azenario edo kalabazarekin eginiko bizkotxo edo pastelak.
Horretarako barazkia, kasu honetan kalabazina birrindu egin behar da eta gero gainontzeko osagaiekin nahastu.

Lehenengo aldiz egiten genuen kalabazinarekin eginiko bizkotxo hau eta asko gustatu zaigu. Oso oso xamurra da eta zapore oso onarekin. Benetan animatzen zaituztet egitera.

Hauek dira behar ditugun osagai eta materialak:




Arrautza ordezkatzeko lino haziak erabiliko ditugu. Hauek lehenengo birrindu egingo ditugu irin edo hautsa bezela gelditzen diren arte. Ondoren ura gehitu behar da eta 10 minutu ondoren, nahasketa likatsu bat izango dugu.
Gainontzeko pausuak betiko moduan egiten dira.


Goazen errezetara!


Inprimatu

KALABAZIN ETA GEREZI BIZKOTXOA
Osagaiak
  • 2 kalabazin ertain
  • 3 edalontzi irin
  • Edalontzi bat gozogarri (Azukrea, panela, siropea...)
  • Goilarakada bat labeko legamia
  • Goilaratxo bat bikarbonato
  • Edalontzi erdi ekilore olioa
  • 6 goilarakada lino birrindua
  • Ur epel edalontzi erdi
  • Gereziak (edo fruitu lehorrak, txokolatea, beste fruta batzuk...)
Errezeta
1. Lehenik eta behin linoa hidratatuko dugu. Horretarako lehenik lino haziak birrindu egin behar dira. Ondoren bol batean hazi birrinduak eta ur epela nahastuko ditugu eta 10 minutuz hidratatzen utziko ditugu. 2. Bitartean osagai lehorrak bol haundi batean jarriko ditugu (goiak jartzen dituen neurriekin). Irina, laberako legamia, bikarbonatoa eta gozogarria. Gozogarria sirope bat baldin bada, ez elkartu osagai lehorrekin, hurrengo pausurako utzi. Gainera edalontzi erdia erabilita nahikoa izango da siropeak azukrea baina gozotasun handaiagoa baitute kopuru gutxiagoan. 3. Kalabazina zuritu eta birringailuaren laguntzarekin, birrindu egingo dugu. Ondoren sukaldeko trapu garbi batekin kalabazinak bota duen ura xurgatuko dugu. 4. Plater batean, osagai ez lehorrak nahastuko ditugu. Kalabazina, olioa, lino nahasketa eta gereziak. Nik 15 bat gerezi erabili nituen hezurra kenduta eta zatitxoetan moztuta baina gehiago jarrita hobeto geldituko zen. Ez badituzue gereziak beste edozer gehitu dezakezue, hala nola, txokolate zatitxoak, fruitu lehorrak edo beste frutarenbat. Osagai guztiak ondo ondo nahastuko ditugu.5. Osagai ez lehorrak, bol handira pasako ditugu eta nahasketa homogeneo bat lortu arte ondo nahastuko dugu. 6. Labea 175ºCtara berotuta izango dugu. Bizkotxo nahasketa moldera pasako dugu eta aluminio paperarekin tapatu (labean dagoen bitartean bizkotxoa erre ez dadin). Labera sartuko dugu 50 minutuz. Beste 10 minutuz edukiko dugu aluminio papera kenduta. Labetik aterako dugu eta hozten utziko dugu plater batera pasa aurretik.
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Denbora guztira:

Gustatu diezazuke

0 comentarios