KALABAZIN GAZTA (Queso de calabacín)

11:50:00



Kaixo!!!!
4. errezeta kalabazinekin eginda :)

Gaurkoan gazta bat egin dut.

Gazta begetal mota ezberdinak egin daitezke, baina solidoak egiteko orokorrean agar-agar erabiltzen da. Nik gaurko errezeta egiteko osagai hau erabili dut.
Agar-agarra, algetatik lortzen den gelatina begetal bat da. Hauts moduan edo malutetan aurkitu dezakegu dendetan. Badakit gehienok ez duzuela etxean izango baina gomendatzen dizuet erostea, denbora luzerako irauten du eta horrela gazta begetalekin errezeta ezberdinak probatzen joan zaitezkete :)



Agar-agarra solidifikatzeko, hotzean nahastu behar da gainontzeko osagaiekin eta gero irakiten eduki.

Hauek dira erabili ditudan osagai eta materialak:




Lebadura nutrizionala, misoa eta baratxuri-tipula hautsak hautazkoak dira, hauek gazta begetalari zaporea emateko dira. Beste osagai batzuk erabili daitezke: albahaka, oreganoa, pipermina, piperbeltza, soja saltsa... Errezeta ezberdinak egitea da hoberena eta saltseatzen joatea, gustoko duzun zaporea lortu arte.


Hemen gazta honekin egin nuen pizzaren argazki batzuk :)





Goazen errezetara!


Errezeta inprimatu

KALABAZIN GAZTA
Osagaiak
  • Kalabazin bat
  • Ura
  • Gatza, miso, tipula/baratxuri hautsa, legami nutrizionala...
  • Agar-agar hautsa
Errezeta
1. Lehenengo kalabazina garbitu eta azala kendu gabe (ez bada ekologikoa hobe azala kentzea) zatietan moztu eta kazola batean 10 minutuz utzi uretan irakiten. Kalabazina biguindu egingo da irakin ondoren.2. Kalabazina irabiagailu batera pasako dugu, martxan jarri eta irakiten egon den ura gehitzen joango gara kalabazin krema arin bat lortu arte.3. Momentu hontan nahi ditugun osagaiak gehituko ditugu gaztak zapore gozo eta berezia izateko. Nik: 2 goilarakada legami nutrizionala, miso koilaratxo bat, baratxuri/tipula hautsa koilaratxo bat bakoitzetik eta gatz pittin bat. Ondo irabiatu. 4. Dena ondo irabiatuta dagonean krema hau kazola batera pasako dugu. Sua piztu aurretik agar-agarra gehituko diogu. Nik koilarakada bat eta erdi agar-agar hauts jarri nituen gazta sendo baina aldi berean lehun bat lortzeko. Agar-agarra ondo disolbatu denean, sua erdi-altuan piztu behar da. 5. Krema irakiten hasten denean, 4-5 minutuz utziko dugu agar-agarra aktibatu dadin. Nahasten joango gara noizean behin. 6. Ondoren, krema molde batera pasako dugu (nik bi molde ezberdin erabili ditut gazta karratu eta borobil bat egiteko). Eta hozten utziko dugu. Behin hoztu denean hozkailura sartuko dugu tapatuta eta handik ordu pare batean gogortuta izango dugu. Hoberena gau oso bat uztea da. * Agar-agarra erabili dugunez gazta gogortu egin zaigu eta labean edo beroarekin kontaktuan urtu egingo da. Horregatik perfektua da pizza edo lasagnetan erabiltzeko adibidez.
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Guztira:

Gustatu diezazuke

0 comentarios