PISTOA eta TOFUA PLANTXAN + ETXEKO TOMATE SALTSA ERREZETA! (Pisto con tofu a la plancha + ¡receta de salsa tomate casera!)

19:04:00



Kaixo kaixoooo!!! Gaurkoan errezeta super errez eta goxo bat! Pistoa! :)

Kalabazinak eta udarako beste barazkiak aprobetxatzeko errezeta ona da. Barazki ezberdinak erabili daitezke: kalabazina, berenjena, piperra, tomatea, tipula, patata...

Neri pistoa suabea gustatzen zait, horregatik ez ditut piperrak erabili, baina esan bezela, hau zuen kontura.

Momentu ona iruditu zait etxean egindako tomate natural saltsa egiteko eta errezeta zuei erakusteko.
Errezeta honek ez dauka misteriorik, 3 osagai besterik ez ditu: tipula, piper berdea eta tomateak. Benetan merezi du saltsa hau egitea, munduko  tomaterik saltsarik onena da!

TOMATE SALTSA:

Tipula bat, piper berde bat eta tomate kg bat erabili dut saltsa hau egiteko. Tomatea naturala edo iada birrindua izan daiteke. Naturala erabili nahi badezu lehenik azala kendu behar zaio eta prozesu hau errazteko pare bat minutuz irakiten jarri behar dira. Ondoren birrindu egin behar da.

Nik iada tomate ekologiko birrindua erosten dut dendan eta horrela azkarrago egiten dut errezeta. Beste arrazoi bat tomate naturalak ez erabiltzeko saltsa hau egiteko, entsaladan jateko aprobetxatzea nahiago dudala. Hain hain onak daude gatz eta olio pixkatekin pena ematen didala hauek sukaldatzea.

Tipula eta piperra zati txikietan moztu behar dira (ez arduratu oso txikia egiten gero irabiatu egingo baitugu dena). Kazola batean olio eta gatz pittin batekin 20 minutuz eduki behar dira su ertainean potxatzen. Ondoren tomate birrindua gehituko dugu eta beste 20 minutuz utziko dugu su ertainean tomatea ondo sukaldatu dadin. Gatza gehituko diogu eta nahi izanez gero azukre pittin bat (tomatearen azidotasuna jeisteko). Nik ez dudanez azukrerik erabiltzen ez diot jarri.
20 minutuak pasa ondoren, dena irabiagailura pasako dugu eta saltsa homogeneo bat lortu arte irabiatuko dugu.


 PISTOA + TOFUA PLANTXAN:

2 kalabazin handi, tipula bat eta 2 berenjena erabili ditut (6 pertsonentzat). Lehen esan bezela beste osagai batzuk jarri daitezke. Barazkiak dadotxoetan zatitu eta kazola handi batean 30 bat minutuz su ertainean eduki ditut sukaldatzen gatz eta olio pixkatekin. Ondoren etxeko tomate saltsa gehitu diot, 500-600ml eta pistoa prest dago.

Errezeta hau askotan arrautzarekin jaten da. Hau ordezkatzeko tofua erabili dut kala-namak gatzarekin sukaldatuta (gatz honek arrautz zaporea ematen dio). Tofua xerretan moztu, gatz normala jarri eta zartagin batean olio pixkatekin utzi ditut xigortu arte. Behin xigortuta dagoela, kala-namak jarri diet gainetik.





Gustatu diezazuke

2 comentarios