PORRU ETA KALE GISATUA (Guiso de puerros y kale)

14:00:00




Udazkenean gaude jada eta nahiz eta eguraldian ez den gehiegi nabaritzen (a ze hego-haize goxoa azken egunetan!), barazkietan nabari da aldaketa egiten ari garela.

Badakizue bertako eta momentuko barazkiak kontsumitzen ditudala, horretarako hemengo kooperatiba bateko barazkiak hartzen ditugu. Oraindik udarako barazki batzuk iristen ari zaizkigu baina baita udazkenekoak ere, adibide dira porru eta kale aza.

Bi barazki hauek erabilita porrupatata antzeko bat egin dut. Gainera zapore biziago bat emateko tomate deshidratatua jarri dut eta testura ezberdin bat izateko almendra batzuk. (Hautazko osagaiak dira hauek)

Errezeta hauetan ikusi dezakezue nola gustatzen zaidan tomate deshidratatua modu hontara erabiltzea, hemen eta hemen. Oso oso fan-a naiz!! 🤓

Oso goxoa gelditu da gisatua, errepikatuko dut ziur 😁


GOAZEN ERREZETARA!

Errezeta inprimatu

PORRU ETA KALE GISATUA
Osagaiak
  • 4 porru
  • 4 kale
  • 2-3 patata txiki
  • Tomate deshidratauak (hautazkoa)
  • Almendrak (hautazkoak)
  • Olioa, gatza, ura.
Errezeta
1. Lehenik porru eta kale-a garbituko ditugu eta zati txikietan moztu. Kale-ari zurtoina kendu behar zaio. Patata ere zuritu eta zati ertainean moztuko dugu. 2. Kazola batean olio pixkat jarri su ertainean eta porru zatiak gehitu. Xigortzen hasten direnean kale-a gehitu. Ondo ondo nahastu eta gatz pittin bat gehitu. 5 bat minutuz eduki su ertainean. 3. Ondoren patata zatiak gehituko ditugu, ondo nahastu eta ura gehituko dugu, ez gehiegi, bakarrik osagaiak estali arte.4. 20-25 minutuz utziko dugu sukaldatzen, patatak biguindu arte eta ur gehiena lurrundu den arte. Errezeta prest dago! :)* Tomatea gehitu nahi baduzue: Beste zartagin batean, 4-5 tomate deshidratatu zati txikietan jarri, olio pixkatekin. Piper hauts pixkat gehitu eta frijitu arte utzi. Eta giso gainean jarri. ** Fruitu lehorrak oso goxo gelditzen dira horrelako gisoetan, animatu batzuk gehitzera!
Denbora
Prestatzea: Sukaldatzea: Guztira:

Gustatu diezazuke

0 comentarios