ZER EGIN GARBANTZUEKIN?? 4 IDEIA! (¿Que hacer con garbanzos? 4 ideas)

18:23:00





Kaixooooo!!!!

Orain hotza egiten hasiko duela, geroz eta lekale plater gehiago egingo ditugu, baina ez dadin aspergarria izan, ideiatxo batzuk eman nahi dizkizuet kasu hontan garbantzuekin. 

Gainera gogoratu 🔻LEKALEAK + ZELEALAK = PROTEINA OSOA🔻 lortzen dugu. Horregatik, arroza edo kinoarekin perfektua izaten da lekaleak jatea. 

Gaur gauean garbantzu batzuk jarri beratzen bihar errezetak egin ahal izateko 😁

Ideia!💡
Garbantzu asko jarri beratzen, adibidez zorro osoa (kg bat). Horrela, errezeta ezberdinak egin ahalko ditugu egun berdinean eta ondoren izozkailuan gordeko ditugu beste egun batzuetan erabili ahal izateko. Adibidez hanburgesak eta albondiga asko egingo ditugu, zorrotxoetan gorde (edo tuperretan) eta horrela denbora gutxirekin gaudenean izozkailutik aterako ditugu aurreko gauean eta listo, sukaldatzeko prest! 
Hori bai, falafela egin nahi baduzue, beratutako garbantzu batzuk aparte utzi. Falafela egiteko ez baitira egositako garbantzuak erabiltzen. 

Banaka banaka plater bakoitza nola egin azalduko dizuet. 


1. GARBANTZU ETA OLO HANBURGESAK:



Hauek dira beharrezko diren osagai bakarrak:
- Olo maluta edalontzi erdi bat
- Garbantzu egosi bol bat
- Tomate deshidratatu eta oliba beltz batzuk
- Gatza

Tomate eta olibak beste osagai batzuengatik aldatu ditzakezue, adibidez azenario, txanpinoi, kalabazin... baina hauek izugarrizko zapore ona emango diote. Gainera oreganoa gehitzen badezue zapore italiarra izango dezue :)

Lehenengo tomate deshidratatua zatitxoetan moztuko dugu eta olibak trituratu. Bol batera pasa. Olo malutak ere trituratu egingo ditugu baina ez guztiz, ez ditugu hauts bihurtu behar, horrela textura hobea izango baitute eta bolera pasako dugu. Garbantzu egosiak tenedore batekin zanpatuko ditugu (edo makinan birrindu daitezke baina kontuz krema bat egin gabe). Osagai guztiak goilara batekin nahastuko ditugu eta ordu erdiz hozkailuan reposatzen utziko dugu (edo gau osoa utzi dezakegu). Garrantzitsua da pausu hau, horrela oloak osagai guztiak elkartuko ditu (arrautzak egiten duen bezela).
Bolita forma eman eta ondoren zanpatu hanburgesa itxura eduki arte.



Olio pixkat jarri zartaginean eta bi aldeetatik xigortu. Entsalada eta arroz pixkatekin bazkaltzeko oso goxoak :)
Edo hanburgesa ogiarekin, beganesa, perretxikoak plantxan...



HUMMUSA

Errezeta hau egitea oso oso erraza da, ziurrenik zuetako gehienek egin dezuela noizbait. Osagaiak irabiatzea besterik ez da :)
Hauek osagai tipikoak:
- Garbantzuak
- Tahini (sesamo hazi krema)
- Oliba olioa
- Verako pipermina
- Gatza
- Limoi zuku tanta batzuk
- Baratxuri ale txiki bat



Bakoitzak bere modura egiten du, osagai batzuk kentzen ditu, beste batzuk gehitu...
Nik orokorrean ez dut tahinia etxean izaten eta hau erabili gabe ere oso goxoa gelditzen da. Beraz ez baduzu ez da beharrezkoa erabiltzea. Pipermina ere ez dut erabiltzen, gusto arabera. Baina lagun batek pipermin askorekin egiten du eta gustatzen zait ere.
Beraz, garbantzu egosiak (bol bat) birringailuan jarri, tahini koilaratxo txiki bat, limoi tanta batzuk, gatz pittin bat eta oliba olio txorrotada bat krema homogeneo bat lortu arte. Pipermina bakoitzaren gustuaren arabera. Baratxuria ere bakoitzaren gustuen arabera, probatzeko ale erdi bat jarri eta gehiago nahi bada, beste erdia jarri.





GARBANTZU ETA TXANPINOI ALBONDIGAK:



Hauek dira behar diren osagai bakarrak. Errezeta hau blogean publikatuta dut, baina aldi hortan shiitake perretxikoak erabilita. Txanpinoiekin ere oso goxoak gelditu dira eta errazago aurkitzen dira eta merkeagoak dira. Shiitake albondiga errezeta hemen
Erabili dudan saltsa tipularekin egiten dudana da. Ez dut guztiz irabiatu tipula zatitxoak nabaritu nahi nituelako. Ezberdin egiteko kurry koilaratxo bat gehitu dezakezue, kurry saltsa bat egiteko. Bestela betiko albondigak tomate saltsarekin egiteko, hemen orain dela gutxi publikatu nuen tomate saltsa naturala. Tomate saltsa naturala hemen





FALAFELA YOGUR SALTSAREKIN

Errezeta hau bakarra da garbantzu EZ egosiekin egiten dena. Bakarrik beratuta egon behar dute hau da, gau guztia uretan utzita.
Hauek dira behar diren osagaiak:
- Beratuta dauden garbantzuak
- Oliba olioa
- Baratxuri ale bat
- Tipula 1/4 bat
- Espezia ezberdinak (komino, zilantroa...)
- Gatza



Osagai guztiak birringailu batean jartzen dira. Garbantzu bol-a eta beste osagaiak. Nik zilantro eta kominoa osagai tipikoak diren arren ez ditut erabiltzen, ez zaizkit batere gustatzen... Horregatik perrexila jartzen dut. Zuek erabaki zer nahi dezuen gehitu, edo bestela ezer ez.



Osagai guztiak birrinduta daudela, ordu erdi reposatzen utzi hozkailuan, ondoren bolatxo forma eman eta olio oso berotan frijitu. Falafelak ondo frijitzeko olio asko jarri behar da.
Oliotan sukaldatu beharrean labean ere egin daiteke, horrela arinagoa da. 20 bat minutuz 200ºC-tara xigortzen diren arte. Azken 5 minututan buelta eman bi aldeak egin daitezen.
Yogur saltsarako:
Sojazko yogur natural bat, oliba olio pixkat, gatza eta limoi tanta batzuk nahastu. Nik gainera albahaka jartzen diot zapore arinago bat izateko.





Hemen ikusi dezakezue 4 errezetako osagaiak birrindu ondoren nola gelditzen diren.



Goikoa ezkerretara perretxiko eta garbantzu nahasketa.
Goikoa eskubitara falafelaren nahasketa.
Behekoa ezkerretara olo eta garbantzu nahasketa.
Behekoa eskubitara hummusaren nahasketa.

Gustatu diezazuke

0 comentarios