ESNEKIRIK GABEKO SOJA ETA PERRETXIKO PASTA KREMATSUA (Pasta cremosa de soja y setas - sin lacteos)

12:56:00

Kaixoooooo!!!!
Gaurkoan azken aldian sareetan asko ikusten dudan errezeta bat egin dut:
ONE POT PASTA!

Eta galdetuko dezue, zer da hori? Ingelesez itzulita esan nahi du: ¨Kazola batean egindako pasta¨.
Orokorrean pasta alde batetik urarekin egosten dugu eta beste aldetik saltsa egiten dugu beste kazola edo zartagin batean.
ONE POT PASTA egitean, dena elkarrekin egiten da, bai, zuzenean pasta saltsarekin egosten da. Horrela gutxiago zikintzen da eta pastak zapore goxoagoa izaten du 💛

Errezeta hau YOUTUBEko nere kanalean aurkituko dezue bideo moduan, gaur bertan publikatuta 😁😁😁



Hemen ere errezeta idatzita utziko dut zalantzarik baldin badago.

*OHARRA:
1- Tapioka irina aurkitzea agian zaila da, nik tapioka normala erosten dut eta irabiagailu batean irin bihurtzen dut. Tapiokak ematen dio krematsu egoteko puntu hori baina ez baduzu ez da beharrezkoa erostea, erabili gabe ere oso goxoa gelditzen baita.
2- Hurrengo egunean saltsa lehortu egiten da. Konpontzeko: Jango duzun pasta platerera pasa, esne begetal pixkat gehitu, nahastu eta berotu. Berriz saltsa kremotsu bat lortuko dugu.

Goazen errezetara!


Errezeta inprimatu

SOJA ETA PERRETXIKO PASTA KREMATSUA
Osagaiak
  • Tipula handi bat
  • Perretxiko bandeja bat (≃200-250gr)
  • Soja texturizatu (hidratatu gabea) katilu bat
  • Esne begetal ez gozotu litro bat
  • Barazki salda edo ura gatz pittin batekin litro bat
  • Tapioka koilarakada bat
  • 500gr gustoko pasta
  • Espinaka bi eskukada
Errezeta
1. Lehenik tipula eta perretxikoak garbitu eta moztu egingo ditugu. 2. Kazola batean oliba olioa jarriko dugu su ertainean berotzen. Tipula gehituko dugu eta minutu pare bat eduki ondoren, perretxikoak gehituko ditugu. Ondoren beste minutu batzuk eduki ondoren, soja texturizatua gehituko dugu. Dena ondo nahastu eta pixkat xigortzen utzi. 3. Esne begetala eta barazki salda gehitu. Ondoren tapioka irina jarriko dugu, nahastu eta irakiten hastea utzi. Orduan gehituko dugu pasta. 4. Modu hontara sukaldatuta pastak denbora pixkat gehiago behar du sukaldatzeko. Nere kasuan 8 minutu eduki beharrean 5 minutu gehiago utzi nuen. Eman dizkizuedan neurriekin likidoa lurruntzean pasta prest izango duzue, hala ere, likidoa lurruntzen zaizuenean pasta oraindik egina ez badago esne edo salda pixkat gehiago gehitu eta minutu batzuz luzatu egosketa. 4. Likidoa lurrundu denean eta saltsa kremotsu bat lortzen denean, espinakak gehitu eta ondo nahastu. 5. Nahi izanez gero, pipermina eta legami nutrizional pixkat gehitu zapore
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Denbora guztira:

Gustatu diezazuke

0 comentarios