KALABAZA KREMA KALE XIGORTUAREKIN + KALABAZA PIPAK! (Crema de calabaza con kale + pipas de calabaza!)

21:59:00

Kaixo!!!!

Gaurkoan inspirazio edo ideiak emateko errezeta bat 😁
Udazkenean kalabazaz beteta egoten dira baratzak eta horregatik errezeta ezberdinak egiteko aukera dugu beraiekin.
Errezeta oso sinple eta goxo bat dakart, non kalabazaren pipak ere aprobetxatuko ditugun 🎃

Kalabaza krema:
- Nahi haina kalabaza
- Nahi haina patata
- Tipula, porrua... (gustoko edozer gehitu)
Dena ondo egosi, 20 bat minututan (patata ondo egosita dagon arte) eta irabiatu. Gatz pittin bat gehitu eta oliba edo lino olio gordina gainetik.


Kale xigortua:
Kale-a beste errezeta batzuetan ere erabili izan dut, aza mota bat da. Ondo garbitu dut, zati txikietan moztu eta zartaginean gatz eta olio pixkatekin xigortu dut su ertainean 5 bat minututan (kale-a biguina eta ¨al dente ¨gelditzen den arte.

Kalabaza pipak:
Kalabazatik haziak atera. Denak ez dute balio, batzuk txikiegiak dira eta barrundik hutsak daude. Beraz handiak aukeratu, urarekin garbitu, lehortu eta zartagin batean jarri.
Olio pittin bat, gatza eta gustoko espeziak jarri. Nik baratxuri hautsa, perrexila eta pipermin pikantea jarri dizkiot. Dena ondo nahastu, haziak xigortzen utzi ditut, 10 bat minutuz su ertainean.
Super goxoak gelditu dira 😊






Gustatu diezazuke

0 comentarios