ZORIONETAKO BAZKARI MENUA (Menu de mi comida de cumpleaños)

14:00:00



Kaixoooo!!!!

Ia hilabete beranduago nere zorionetako bazkarian egin nuen menua erakutsi nahi dizuet.
Kanpoan bazkaltzea zen ideia, baina jai nuenez eta etxean inon baino hobeto jaten denez, bazkaria nik egitea erabaki nuen.

Hozkailuan nituen osagaien arabera egin nuen, bazkari sinplea izan zen, ez nuen denbora gehiegi behar izan sukaldean, baina dena asko gustatu zitzaigun.

Hemen doaz platerak:
➾ Sarrera: Berenjena eta almendra entsalada
➾ 1. platera: Udazkeneko barazki quichea
➾ 2. platera: Tofu xigortua, txanpi, alioli eta labean eginiko patatekin
➾ Postrea: Ganbeta tarta begetala

SARRERA:

Jakinda janari asko izango genula, entsalada txiki bat prestatu nuen bazkariarekin hasteko.
Oraindik udaratik gelditzen zitzaidan berenjena bat erabili nuen eta errukula pixkat.


Berenjena xafletan moztu nuen eta zartagin batean xigortu nuen baina olioa erabili ordez urarekin egin nuen. Berenjenak olio asko xurgatzen du egosten denean eta etzait gehiegi gustatzen zaporea, horregatik urarekin egosi nuen eta behin berenjena bigunduta zegola eta ura lurrunduta, oliba olio tantatxo batzuk gehitu nitun zartaginean berenjena pittin bat xigortu zedin.

¨Gazta¨ moduan, almendra erabili nuen.
Almendra batzuk uretan beratzen utzi nitun aurreko gauean. Hurrengo goizean urarekin ondo garbitu nitun eta irabiagailu batean irabiatu nituen ur pixkatekin lagunduta, pasta bat lortu arte.
Ondoren pasta hau gasa batean sartu nuen likido guztia galdu zezan eta gero entsalada gainetik apurtuta jarri nuen.

Gero Plasentziako azeituna aberkinak jarri nitun, modenako ozpina eta sesamo hazi beltzak.

1. PLATERA

Barazki pila nituen hozkailuan. Udazkeneko hainbat barazki: Kale aza, porrua, azelga, brokolia...
Hauek garbitu, zati txikietan moztu eta kazola batean jarri nituen gatz pittin eta oliba olioarekin potxatzen, 10 bat minutuz su ertainean.


Quichearen masa nik egin nuen, baina batzuetan desastre bat naizenez, ez nitun osagaien neurriak apuntatu beraz, ezin dizkizuet eman. Hala ere dendetan animali osagairik gabeko masak saltzen dituzte.

Quicheak egin izan ditudanean arrautza eta esnearen ordez, tofua erabili izan dut, baina menuko bigarren platererako tofua erabili behar nuenez bechamela egin nuen quichea betetzeko.
Erabili nuen irina integrala zen horregatik ikusten da kolore marroixkagoa.


Ukitu ezberdin bat emateko ¨gazta¨ egin nuen. Ez naiz oroitzen kalabaza edo kurkuma erabili nuen kolore laranja hori izateko baina argazkiak atera ondoren konturatu nintzen arrautzaren gorringoaren itxura zuela 😖


Osagai guztiak sukaldatuta daudenez ez da beharrezkoa denbora asko edukitzea labean, bakarrik goikaldea pixkat xigortu arte. 250ºC tara 10 bat minutuz eduki nuen. Hau zuen labearen arabera.


Eta hemen quichea labetik atera ondorengo argazkia. Ikusiko dezuen bezela goikaldea xigortuta dago eta bechamela nahiko desegina.
Hau labetik atera berri zegolako da. Zerbitzatzeko hozten utzi behar da. Horrela ez da hautsiko.
Eta ondoren berogailuan berotu ezkero ez da desegingo, forma mantenduko zaio.
Hotza edo beroa jan daiteke.


Eta zoritxarrez hau da dudan argazki bakarra. Gero denen artean bukatu genuen eta ez nuen denborarik izan argazkirik ateratzeko. Baina sinistaidazue itxura eta zapore ooooso onak zituela 😁

2. PLATERA

Lehenengo platera nahiko elaboratua zegonez, bigarren platera oso sinplea egin nuen, plater konbinatu baten antzera.
Tofua plantxan, perretxikoak, patatak labean eta aliolia.



Aliolia ere Plasentziako ¨La chinata¨ dendakoa erabili nuen.
Txanpiak xerretan moztu eta olio pixkatekin xigortu nituen.
Patatak ondo garbitu nituen eta zati ertainetan moztu, azala kendu gabe. Gatza, oliba olioa, baratxuri hautsa eta perrexilarekin nahastu nituen patatak.
200ºC tara jarri nuen labea eta 20 bat minututan xigortuta zeuden.
Tofua xerretan moztu nuen, olioarekin xigortu nuen gatz pittin bat gehituta eta bukatzeko pipermin pikante eskamak. Ze goxuaaaaaa 💛💛💛💛

POSTREA 🎂

Txikia nintzenean nere urtetarako beti pastel berdina eskatzen nuen, Ganbeta deitzen da nere herrian baina beste tokitan agian ez.
Bizkotxozko pastel bat da, nata pixkatekin eta goiko kapa arrautz gorringoarekin egina.
Hau beganizatzea izan zen ideia eta oso oso pozik gelditu nintzen emaitzarekin.
Noski ez naiz gozogile oso ona eta nabari da, baina ahalik eta politena egiten saiatu nintzen jeje.
Baina errezeta nahiko luzea denez beste publikazio baterako utziko dut 😉



Eta hemen nere argazkia oso happy larrox sortarekin
🌹🌹🌹🌹🌹🌹🌹🌹🌹🌹🌹

Gustatu diezazuke

0 comentarios