AZALORE XIGORTU KREMA (Crema de coliflor tostada)

19:32:00


Mmmm lehenengo aldia da horrela prestatzen dudala azalorea eta asko gustatu zait.

Azalorea labean prestatzen da lehenengo eta labea erabiltzen dela aprobetxatuz, gainontzeko osagaiak ere labean sukaldatu ditut 😁 Baina hauek apaingarri bezela erabili ditut, beraz, ez badituzue erabili nahi ez da beharrezkoa, krema bakarrik oso ona baitago.

Osagai guztiak laberako erretiluan. Azalorea, baratxuria, garbantzu egosiak eta erremolatxa gordina. 



Osagai guztien gainean gatza eta oliba olioa garriko dugu. Nik gainera garbantzuei pipermina jarri diet eta erremolatxari baratxuri hautsa eta perrexila. 

Barazki guztiak xigortu ondoren.


Goazen errezetara!

Erezeta inprimatu

AZALORE XIGORTU KREMA
Osagaiak
  • 400gr azalore
  • 2 patata ertain
  • 3 baratxuri ale
  • Litro bat barazki salda
  • Erremolatxa txiki gordin bat
  • 100gr garbantzu egosi
Errezeta
1. Labea berotzen jarriko dugu, 180ºCtara. Azalorea moztu eta garbituko dugu. Baratxuria zuritu. Erremolatxa zuritu eta xerra finetan moztu. 2. Labea 10 minutu martxan doanean barazkiak sartu eta 30 minutuz eduki. 20. minutuan begiratzen hasi, erremolatxak zer moduz dauden ikusteko. Xerra oso finak baldin badira 30 minutu baina lehenago egin daitezke eta. Belzten ari direla ikusten baduzu, atera, erretzen ari direla seinale izango baita. 3. Barazkiak labean dauden bitartean, patatak litro bat barazki saldan egosiko ditugu 20 minutuz. 4. Patatak egosita daudenean, barazki salda, azalorea eta baratxuria elkarrekin irabiatu. 5. Garbantzu eta erremolatxa xerrak apaingarri gisa jarri plater bakoitzaren gainean.
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Guztira:

Gustatu diezazuke

0 comentarios