BAILEYS ☘️

22:41:00



Aiiii!!!!
Errezeta honekin maiteminduta nago!!
Orain dela urte asko ospakizunetan nere edaririk gogokoena zen. Beti amona eta biok baileysarekin topa egiten genuen.
Baina begana egin nintzenetik ez nuen hartzen, originalak behi esnea baitarama.

Baileys markaren web orrialdean begiratzen egon nintzen ea ze osagai erabiltzen ziren ta hau da aurkitu nuena:

- Esne behia (krema), whiskya, kakaoa eta bainila.

Nik kakaoa eta bainilaren ordez kafea erabili dut eta originalaren zapore handia hartzen diot.

Goazen errezetara!! ☘️

Errezeta inprimatu

BAILEYS
Osagaiak
  • 2 edalontzi esne begetal
  • 2 koilarakada
  • 15ml whisky
  • Kafe espreso bat (edo koilaratxo bat kafe soluble ur pixkatekin disolbatua)
Errezeta
1. Esnea eta azukrea kazola batean jartzen dira. Bi osagaiak ondo nahastu ondoren, su ertainean edukiko ditugu sukaldatzen. Nahasten joan behar da noizean behin erre ez dadin. 20. minututik aurrera esnea loditzen doa (agian minutu gehiago edo gutxiago beharko dituzu) eta horrela esne kondentsatu antzeko bat lortuko dugu. Kazola sutik kenduko dugu. 2. Esne kondentsatua edalontzi batera igaroko dugu. Gutxigora behera edalontzi erdi bat beteko dugu eta beste gainontzekoa esne begetalez goraino beteko dugu. Goilare batekin pixkat nahastuko dugu. 3. Lortu dugun nahasketa horri pikorrak kentzeko irabiagailuan sartuko dugu. Eta bertan, kafea eta whiskya gehituko ditugu. Dena ondo irabiatu behar da likido homogeneo baina kremotsu bat lortu arte.* Whiskyaren neurria nere gustoen arabera jarri dut. Uste dut nahiko suabea gelditu dela, baina zuek gehiago jarri diezaiokezue. ** Neurri hau 4-6 edalontzi betetzeko dira, beraz gehiago nahi badituzue, neurriak bikoiztu.
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Denbora guztira:

Gustatu diezazuke

0 comentarios