BARAZKI TARTALETAK (Tartaletas de verduras)

15:51:00




Hau errezeta bat baina gehiago ideiak emateko errezeta bat da, ez bait nituen osagaiak apuntatu baina ikusiko duzue ze erraza den egitea bakoitzak nahi dituen osagaiekin.

Hojaldrea 2. plater bat egiteko erosi nuen baina bechamela eta hozkailuan barazki pila nituela ikustean errezeta hau egitea otu zitzaidan.

3 barazki erabili nituen: Kale, brokoli eta kalabaza.
Baina edozein barazki erabili ditzakezue: porruak, tipula, perretxikoak, azalorea... Gustoko dituzuen barazkiak edo hozkailuan bueltaka dituzuenak erabili.

Gainera bechamela erabiltzen denez edonori gustatuko zaio 😌
Bechamel hau kroketak egitekoa bezala da baina esne gehiago gehituta. Hau da, arinagoa gelditzeko, lasagnetan erabiltzen den bezela.

Beraz gustoko dituzuen barazkiak garbitu, zati txikietan moztu eta kazola batean potxatzen utzi, 10-15 bat minutuz. Ondoren bechamela gehituko diogu eta gatza beharrezkoa baldin bada.

Hemen pausuz pausu hojaldrea nola zatitu nuen ikusteko.
Garrantzitsua da barazki betegarria (relleno) erdian bakarrik jartzea izkineko hojaldrea hazi dadin.



Labera sartu, 200ºC tara, 20 bat minututan eginak daude tartaletitak. Hala ere erosten dezun hojaldrearen zorroan jarriko du zenbat denbora eta bero behar duen.



Oso goxo gelditzen dira. Gainera aurreko egunean prestatu ditzakezu eta afarian bertan, beste 5 minututxo labean sartuta perfekto geldituko dira.

Gustatu diezazuke

0 comentarios