GABONETAKO ZOPA (Sopa navideña)

20:05:00


Gabonetan zopa hartzea asko asko asko gustatzen zait. Kroketak bezela, beti menuan egon behar du jeje.

Zopa tipikoa egin beharrean ideiak bilatzen hasi naiz eta uste dut popurri bat egin dudala. Katalunyan jaten den Escudellan errezeta beganizatzen saiatu naiz baina nere modura 😅

4 osagai bakarrik erabili ditut zopa errez eta goxo bat lortzeko: Karakol itxurako pasta, garbantzu egosiak, aza eta soja texturizatua.

Baina nik nere modura egin dudan bezela, edozer gehitu dezakezue, soja texturizatuaren ordez seitana, beste barazki batzuk erabili, porrua, azenarioa, kalabaza....

Goazen errezetara!

Errezeta inprimatu

GABONETAKO ZOPA
Osagaiak
  • 100gr soja texturizatu
  • 1/3 aza
  • 200gr pasta
  • 150gr garbantzu egosi
  • 3 litro barazki salda
Errezeta
1. Soja texturizatua beratzen utzi 10 minutuz edo biguina dagoen arte. Bitartean barazki salda berotzen jarri eta aza zati txikietan moztuko dugu. 2. Salda irakiten hasten denean, azalorea eta pasta gehituko dugu. Pastak behar duen denbora utzi, nere kasuan 10 minutu. 3. Bitartean zartagin batean olioa jarriko dugu berotzen. Sojari ura kenduko diogu eta zartaginean frijituko dugu. Nahi izanez gero, soja saltsa pixkatekin sukaldatuko dugu, bestela gatza erabili. 4. Pasta egina dagoenean garbantzuak gehituko ditugu eta baita soja xigortua ere.
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Guztira:

Gustatu diezazuke

0 comentarios