KANELA ETA JENGIBRE GAILETAK

22:18:00



Azken hilabetean ameriketako blogetan horrelako gailetitak asko ikusten ari naiz eta neri kanela asko gustatzen zaidanez ba hauek egitera animatu naiz.
Oso errazak dira egiten gainera 💛💛

Labera sartu aurretik eta ondoren. 

Goazen errezetara!

Errezeta inprimatu

KANELA ETA JENGIBRE GAILETAK
Osagaiak
  • 100gr gari irin
  • 50gr margarina
  • 30gr azukre (edo gustoko duzun gozogarria)
  • Gengibre koilaratxo bat
  • Kanela koilaratxo bat
  • Laberako legami koilaratxo erdi bat
Errezeta
1. Margarina desegin (mikroan edo maria bainuan). Eta osagai guztiak bol batean nahastu eta bola bat egin. * Kanela, azukrea eta jengibrearen neurriak orientagarriak dira, zuen gustora jarri. 2. Bola hozkailuan sartu 30 bat minutuz orea finkatu dadin. 3. Bola hozkailutik atera eta arrabolarekin (rodillo) zanpatu. Kontuz ez utzi oso fina gero puskatu egingo baita. 4. Gailetak egiteko moldeak erabiliz irudiak egin. Ez badituzu molderik, pote baten tapak balioko dizu adibidez. 5. 175ºCtara labean sartu eta 10 minutuz edo eduki, pixkat xigortzen diren arte.
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Denbora guztira:

Gustatu diezazuke

0 comentarios