LENTEJA BOLOGNESA SALTSA + PIZZA! (Boloñesa de lentejas)

13:30:00



Kaixoooo!!!! 
Ezin dut sinetsi oraindik ez nuela errezeta goxo eta errez hau publikatu 😁

Begana egin nintzenean egin nuen lehenengo bolognesa soja texturizatu finarekin izan zen, baina lentejekin egin zitekeela ikusi nuenean ez dut gehiago horrela egin. 

Esan bezela, bolognesa begetalak modu ezberdinetan egin daitezke, osagai ezberdinak erabiliz. Lentejekin egiten dena oso erreza da, oso zapore goxoa du eta gainera edozein etxeetan aurki daitezkeen osagaiak erabiltzen dira.


Lehen aldiz egitean zaporeak asko harritu ninduen, ez baitu lenteja zaporerik eta benetako bolognesa ematen du, asko gustatu zitzaigun etxean. Lekaleak prestatzeko modu ezberdin bat da non hauek ez diren egosi behar eta honek asko azkartzen duen errezeta.

Egin behar den bakarra da lentejak beratzen uztea aurreko gauetik horrela hurrengo egunean samurrak egongo dira. Ura kenduko diegu, ondo garbitu eta errezetan erabili ahal izateko birrindu egin beharko ditugu birringailu bat erabiliz (papurtu arte). Irabiagailua bakarrik baduzue kontu handia izan lentejak ez daitezen pure bihurtu.

Pastarekin jateko perfektua da baina pizzan ere oso goxoa gelditzen da. Nik masa basea belardendan erosi nuen (edozein dendetan daude %100 begetalak) baina hauek naturalagoak iruditzen zaizkit, ekologikoak eta integralak. Gazta begetala ere belar dendan erosi nuen. Ez naiz gogoratzen ze markakoa zen baina geroz eta marka gehiago aurkitu daitezke beraz ez duzue arazorik izango. 

Goazen errezetara!


Errezeta inprimatu

LENTEJA BOLOGNESA
Osagaiak
  • Tipula bat
  • Azenario bat
  • Piper berde txiki bat
  • Edalontzi bat lenteja gordinak (gau osoa beratzen utzita)
  • 600ml tomate birrindu
Errezeta
1. Tipula, azenarioa eta piperra zati txikitan mozten dira eta kazola batean jartzen dira olio pixka batekin. Sua tenperatura ertainean jartzen da eta barazkiak potxatzen uzten ditugu gatz pixka batekin, 10 bat minutuz.2. Barazkiak sukaldatzen diren bitartean lentejak birrintzen dira trituradora batekin (urik gabe). Ez irabiagailuan, bestela pure eginak gelditzen dira eta ez da guk nahi duguna.3. Barazkiak sukaldatuta daudenean lentejak gehitzen dira. Nahasten joan behar da erre ez daitezen eta beharrezkoa izan ezkero olio gehiago jarriko dugu. 5 bat minutuz edukiko ditugu sukaldatzen. 4. Ondoren tomate birrindua gehitzen da eta 30 bat minutuz uzten dugu su baxuan. Tomatea nahi haina jarri, 600gr inguru nahikoa da baina saltsa nola gustatzen zaizunaren arabera agian gehiago beharko duzu.5. Gatza, piperbeltza eta oreganoa jarri gustuen arabera.* Garrantzitsua da 30 bat minutu inguruan gixatzen uztea. Kontutan hartu behar dugu lentejak egosi gabe daudela eta ez baditugu ondo sukaldatzen gordin zaporea izango dutela eta ez dela ona geldituko.
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Guztira:

Gustatu diezazuke

0 comentarios