NOLA EGIN SEITAN ZAPORETSUENA :) (Como hacer el seitán mas sabroso)

14:00:00



Kaixooooo!!!!

Esango nuke seitana haragi begetaletan ezagunenetakoa dela eta beganoak garenori orokorrean asko gustatzen zaigula.

Agian ez dakizu zertaz hitz egiten ari naizen, seitana zer den ez badakizu, hemengo post hontan zer den azaltzen dizut (eta baita gainontzeko haragi begetalak ere).

Seitana egiteko modu ezberdinak daudenez batzuetan ez da oso ona egoten, zaporerik gabe ateratzen da, oso gogorra, txiklosoa, biguina...
Guzti hau esaten dut neri behin baino gehiagotan gertatu zaidalako bai nik sukaldatutako seitanekin bai tabernetan jandakoarekin.

Nik seitana egiten ikasi nuenean, espezia pila gehitzen nizkion zapore ona izan zezan. Baina kopuru handia jarri behar nuen hori lortzeko. Egosteko uran ere soja saltsa, barazki salda... jartzen nitun seitanak zaporea hartu zezan. Baina ez nuen emaitza oso ona lortzen.

Egun batean beste errezeta baterako tipula potxatzen nengoela hau otu zitzaidan:
Seitana egiteko glutena urarekin nahastu beharrean tipula trituratuarekin nahastu behar nuela. Hala egin nuen eta zapore oso ona hartu zuen.
Beraz hortik aurrera hori da nere teknika. Beste bi-hiru osagai bakarrik gehituta seitan zaporetsua lortuko dugu.

Tamaina ezberdinetako seitanak egin ditzakegu. Nik hau pastel antzeko baterako nahi nuenez luze eta zabala egin nuen. Baina bola txikiagoak egin daitezke, egosteko errazagoa izaten da.
Ez dut txapa gehiago sartuko beraz...

Goazen errezetara!!! (Bukaeran errezeta pausoz pauso argazkiekin)


Errezeta inprimatu

Seitan
Osagaiak
  • 500gr gari glutena
  • Tipula bat
  • Baratxuri 3 ale
  • Tomate birrindu edalontzi bat eta erdi
  • Soja saltsa edalontzi 2/3
  • 25-50gr sesamo hazi (hautazkoak)
Errezeta
1. Lehenik eta behin baratxuri eta tipulari azala kenduko diegu. Gero zatietan moztu eta zartagin batera pasako ditugu. Zatiak ez dira txikiegiak izan behar, kontutan hartu gero dena irabiatuko dugula. 10 bat minutuz izango ditugu su ertainean olio eta gatz pittin batekin. 2. Barazkiak prest daudenean irabiagailuan jarriko ditugu, soja saltsa eta tomate birrinduarekin. Dena ondo irabiatu. 3. Bol handi batean glutena izango dugu (baita sesamo haziak nahi izanezgero). Irabiatu dugun saltsa bolera pasako dugu. * Une hontan eta eskuak zikindu aurretik kazola handi batean ura jarriko dugu berotzen su altuan. 4. Glutena eta likidoa ondo nahastuko ditugu. Gluten markaren arabera agian likido gehiago beharko duzu edo gutxiago. Konpontzeko, oso likido gelditu baldin bada, glutena gehitzen joan pixkanaka. Alderantziz, likido gutxi gehitu baldin badugu, tomate edo ur pixkat gehitu dezakezu. 5. 5-10 minutuz nahasten egotea gomendagarria da. Nahi duzun tamainuko seitan bolak egin. Edo nik egin dudan bezela luze eta zabala. Seitanak forma galdu ez zedin gasa handi batekin lotu nuen, soka batzun laguntzaz. Hau ez da beharrezkoa bolak egiten baditugu. Ura irakiten hastean seitana gehitu.6. Nere seitanaren tamainurako ordu eta laurden utzi nuen egosten. Bola txikiagoak 45-60 minututan eginda daude. 7. Denbora igaro denean uretatik atera. Prest dago seitana xerretan moztu eta frijitzeko, dadotan moztu eta gisatu batean erabiltzeko...
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Denbora guztira:

Errezeta pausoz pauso argazkieki

 Glutena sesamo haziekin (Hauek erabiltzea hautazkoa da baina neri hauen textura gustatzen zait seitana jatean).

 Tipula baratxuriarekin potxatuta

 Barazkiak, soja saltsa eta tomate birrinduarekin

 Dena ondo irabiatuta

 Irabiatutako likidoa glutenarekin elkartzen

 Osagai guztiak ondo nahastuta eta amasatuta

 Seitanari forma eman ondoren

 Gasa esteril batean (edo sukaldeko trapu garbi bat erabiliz) biltzen dut soka batzuen laguntzaz, seitanak forma galdu ez zedin. Ez da beharrezkoa bolatxoak egiten direnean.

 Ordu eta laurden uretan egosten. Seitana zati txikiagotan egin baduzu 45-60 minuturekin nahikoa da.


 Seitana uretatik atera ondoren. Prest dago edozein errezetan erabiltzeko.

Gustatu diezazuke

0 comentarios