PHILADELPHIA GAZTA BEGETALA (Queso philadelphia vegetal)

14:49:00


Errezeta hau egitea oso oso erreza da 😎
Batzuetan tofuarekin egin izan dut baina gaurkoan yogurtarekin egin dut.

Kontuan hartu hozkailuan 24 orduz eduki behar dugula beraz aurreko egunetik egiten hasi behar dela.

Goazen errezetara!

Errezeta inprimatu

Philadelphia gazta begetala
Osagaiak
  • 4 jogurt begetal azukre gabea
  • 2 koilaratxo gatza
  • Limoi zukua, gustoko espeziak (hautazkoak)
Errezeta
1. Jogurta eta gatza nahasten dira. 2. Gasa esteril edo trapu garbi batean jartzen da nahasketa. Eta hau koladore baten gainean. Azpian bol bat jartzen da suero bertara isurtzeko. 3. Hozkailuan sartuko dugu eta 24 orduz utziko dugu hozten eta sueroa galtzen. 4. Orduan igaro direnean, gazta prest izango dugu. Horrela jan daiteke baina nahi izanez gero gustoko dituzun espeziak gehitu ditzakezu. Nik albahaka, oreganoa eta limoi zuku pixkat gehitu ditut.
Denbora
Prestatzea: Hozkailuan: Denbora guztira:

Gustatu diezazuke

0 comentarios