PORRU ETA SEITAN KROKETAK (Croquetas de seitán y puerros)

12:49:00



🎄Zer dira gabonak kroketik gabe?
Nere etxean beti egiten ditugu eta begana izateak ez dit eragotzi kroketa goxo eta zaporetxuak jaten jarraitzea 😁 Gaurkoan porru eta seitanekin eginak, ikusiko dezue ze onak!!
A! Azkeneko post-ean seitan goxo bat nola egin azaltzen dizuet ☺️

Lehengo urteko gabonetan bi errezeta hauek erakutsi nizkizuen:
Eta hillabete batzuk beranduago beste errezeta hau:
Azken errezeta hontan kroketak nola egin pausuz pausu argazkitan erakusten nizuen. Beraz zalantzarik izanez gero, hor dituzue argazkiak. 


Gogoratu, bechamelak gau bat egon behar duela hozkailuan atseden hartzen, bechamela egin berri baldin badago, kroketak hautsi egiten dira eta. 


Goazen errezetara!


Errezeta inprimatu

PORRU ETA SEITAN KROKETAK
Osagaiak
  • 170gr seitan
  • 3 porru
  • 400-500gr bechamel
  • Olioa, gatza
  • Irina, ogi birrindua eta ¨no-egg¨(edo arrautzaren ordezkoa)
Errezeta
1. Porruak ondo garbitu eta zati txikietan moztu. Seitana ere zati txikietan moztu. 2. Porruak olio pixkatekin jarri su ertainean zartagin batean. 5 bat minutu potxatzen eduki ondoren seitana gehitu. Seitana xigortzen denean sutik kendu. 3. Bechamelarekin nahastu. Nik 400gr bechamel erabili nituen baina 500gr ere jarri ditzakezue, kroketak nola gustatzen zaizuen arabera. Hau da, ¨substantzia¨ gehiago edo gutxiagorekiin. Edukiontzi batean gorde hurrengo egun arte. 4. Kroketak egiteko beharrezkoak plateretara pasa: Irina, no-egg (edo arrautz ordezkoa) eta ogi birrindua bakoitza plater batera pasa.5. No-egg arrautzaren ordezko begetal bat da, irin ezberdinez osatuta dago eta belar-dendetan aurkitu daiteke. Urarekin nahastuz arrautz irabiatuan bezela bihurtzen da. Kaxaren jarraibideak jarraitu behar dira horretarako. Orokorrean hau etxean ez dugunez, edozein irinekin egin dezakegu arrautzaren ordezko bat. Koilakarada bat irinengatik, 2 koilarakada ur jarri. Errezeta hontarako, 4 koilarakada irin behar izan ditut (eta 8 koilarakada ur ondo nahastuta).6. Bechamelarekin bolatxoak egin. Irinetik pasa, ondoren arrautzaren ordezkotik eta gero ogi birrindutik.7. Laugarren plater batean ogi birrindu pittin bat jarri eta bertan kroketak jartzen joan.8. Kroketak frijitzeko bi gauza dira oso garrantzitsu. Bat, olioa oso beroa egotea eta bigarrena olioak kroketa guztia estaltzea frijitzen den bitartean. Honek kroketa ez haustea lortzen du.9. Sukaldeko papera plater batean jarri eta gainean kroketak, soberako olioa galtzeko.
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Denbora guztira:

Gustatu diezazuke

0 comentarios