SEITAN HOJALDREAN (Seitán en hojaldre)

17:41:00


Hau izan da aukeratu dudan beste bigarren platera.

Badakizue seitana haragiaren ordezko begetalik ezagunena dena eta gabonetan antzeko errezetak egin ohi dira haragiarekin, WELLINGTON deritzonak.
Gure kasuan animaliei sufrimendua eragingo ez dien errezeta egingo dugu eta noski goxo goxoa.

Seitana nola egin errezeta hontan azaldu nizuen orain dela gutxi. Seitanaren forma bereziki hojaldre hau betetzeko egin nuen ☺️  Baina ez badezue seitanik egin nahi (animatzen dizuet, oso errez egiten baita), belar-dendetan ere aurkitu dezakezue bola handitan.

➾Hemen pausoz pauso nola jarri nuen hojaldrea.




Buelta eman nion, alde guztiak ondo itxi nituen eta oliba olioarekin pintatu nituen. Hojaldre sobera gorde nuen.


Hojaldre soberekin nahi izanez gero gabonetako irudiak egin, izarrak, hostoak, piñuak... Eta hojaldre goikaldean labainarekin mozketa batzuk egin barruko lurruna atera dadin.


Dena oliba olioarekin pintatuko dugu, baita irudiak ere, goitik eta behetik hojaldrera ondo erantsi daitezen. Irudiak tenedore batekin markatzea gomendatzen dizuet, nik ez nuen egin eta izarrak gehiegi puztu ziren.



Goazen errezetara!

Errezeta inprimatu

SEITAN HOJALDREAN
Osagaiak
  • Kilo bat seitan
  • Hojaldre karratu bat
  • Oliba olioa
Errezeta
1. Labea 200ºCtara berotzen jarriko dugu (edo hojaldrearen zorroan jartzen zaituen tenperatura). 2. Hojaldrearekin seitana bilduko dugu sobre bat izango balitz bezela eta hojaldre soberak gordeko ditugu. Izkinak oliba olioarekin pintatuko ditugu hojaldrea ondo heldu dadin. 3. Hojaldrearen goikaldea labain batekin markatuko dugu (argazkietan erakusten dudan bezela) labeko beroarekin hojaldre barruan sortuko den lurruna atera dadin. Hojaldre soberakinekin nahi izanez gero irudiak egin. 4. Dena oliba olioarekin pintatu eta irudiak jarriko baditugu hauek ere pintatu, bi aldeetatik. Irudiak puztu ez daitezen tenedoren batekin markatu (¨pintxatu¨). 5. Hojaldrea labera sartu eta zorroan jartzen duen denboraz eduki edo hojaldrea xigortzen den arte, nere kasuan 30 minutu. 6. Labetik ateratzean 10 minutu utzi moztu aurretik.
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Denbora guztira:

Gustatu diezazuke

0 comentarios