SHIITAKE PATEA (Pate de shiitake)

16:18:00




Oso oso emozionatuta nago errezeta honekin 🤩🤩🤩🤩🤩

Orain arte dendan erosten nuen pate hau. Asko gustatzen zitzaidan eta egoera berezietarako uzten nuen.

Behingoz etxean egitea animatu naiz eta hasieran esan dizuedan bezela oso pozik nago emaitzarekin.
Zapore oso goxoa du, testura lehuna, forma eman diezaiokegu eta gainera osagai oso oso gutxirekin egina dago eta orokorrean etxean ditugunak.

Orain arte ikusten nituen horrelako pate errezetak 10-15 osagaiez beteak egoten ziren, batzuk besteak baino arraroagoak. Eta desanimatu egiten nindun etxean egiteko.

Horregatik nere modura egiten saiatu nintzen eta BINGO! asmatu nuen lehenengoan.

Mousse bezela utzi nahi badezue, hau da duen itsura. Bestela forma emateko arto-irina, maicena bezela ezaguna dena gehitu behar da. Behean azaltzen dizuet nola. 

Goazen errezetara!

Errezeta inprimatu

SHIITAKE PATEA
Osagaiak
  • 200gr shiitake perretxiko
  • 100gr patata
  • 60gr tipula
  • Ura
  • Arto-irina (maicena) (Hautazkoa)
  • Gatza, olioa
Errezeta
1. 100gr inguruko patata txiki bat egosiko dugu 20 minutuz. 2. Bitartean zartagin batean tipula eta perretxikoak zati txikietan moztuta jarriko ditugu gatz eta olio pittin batekin. Ondo xigortuko ditugu, 15 bat minutuz su ertainean. 3. Patatari azala kenduko diogu eta perretxiko eta tipularekin patera irabiagailuan jarriko dugu. Ur txorrotada bat jarriko dugu irabiagailuari laguntzeko. Pasta homogeneo bat lortu behar dugu. 4. Horrela utzi dezakegu, mousse moduan jateko. Baina ¨pate¨ forma eman nahi badiogu, hurrengo pausura jarraitu. 5. Koilarakada bat arto-irin 100ml urarekin nahastu, ondo disolbatu arte. Ondoren irabiagailuan genuen mousse hori kazola batera pasako dugu eta su ertainean berotzen jarriko dugu. 5. Moussea berotuta dagoenean arto-irin nahasketa gehituko dugu eta 5 minutuz irakiten utziko dugu. Nahasten joan. 6. 5 minutuak pasa ondoren, molde borobil (edo edalontzi batera) pasako dugu. Hozkailuan sartu eta minimo 3 orduz utzi sendotu eta forma hartu dezan.
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Denbora guztira:

Gustatu diezazuke

0 comentarios