TOFUA ARDO TXURITAN ERREMOLATXA ALIOLIAREKIN (Tofu al vino blanco con alioli de remolacha)

18:14:00


Hau izan da bigarren plater bezela aukeratu dudan errezetako bat.

Tofuak arrainaren testura eta itxura oso antzekoa duenez, arrainarekin egin ohi den errezeta bat simulatu dut, ardo txuriarekin prestatzen den errezeta hain zuzen ere.
Itsas zaporea izan dezan, kombu alga pittin bat erabili dut, baina hautazkoa da hau.

Berez baratxuria ere erabiltzen da baina gero aliolia gehituko zaionez nahiago izan dut ez jarri, baina hau zuen aukeran.

Gainera oso erraza da egiten eta osagai gutxirekin 😁

➾ ERREMOLATXA ALIOLIA EGITEKO 💕
- 100ml oliba olio
- 50ml esne begetal gozotu gabea
- Baratxuri ale txiki bat
- Gatz pittin bat eta limoi zukua
- Erremolatxa egosia (Intxaur baten tamainukoa)

Osagai guztiak irabiagailuko edalontzian jartzen dira (limoia izan ezik) eta maionesa normal bat egiteko bezela. Dena ondo irabiatzen da emultsionatu arte eta limoi zuku tanta batzuk gehitzen dira.



Goazen errezetara!

Errezeta inprimatu

TOFUA ARDO TXURITAN
Osagaiak
  • Tofu firme bloke bat
  • Ardo txuri edalontzi bat
  • Limoia, perrexila, gatza, olioa
  • Algak (hautazkoa)
Errezeta
1. Tofua xerretan moztuko dugu. Zartagin batean olioa jarriko dugu berotzen eta bertan xerrak xigortuko ditugu, su ertainean 5 bat minutuz. Gatza gehituko dugu. 2. Ardo txuri edalontzia gehituko dugu. 3. Algak erabiliko baditugu pittin bat hartuko ditugu, koilaretxo erdi bat adibidez (itsas zapore gehiago nahi baduzu, gehiago jarri) eta hauts bihurtuko dugu mortero batean. Zartagira gehituko ditugu perrexilarekin batera. 4. Zartagina tapatuko dugu eta 10 minutuz tofua egosten utziko dugu su ertainean. 5. Tofu xerrak plateretan zerbitzatzean nahi izanez gero limoi tanta batzuk gehitu.
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Guztira:

Gustatu diezazuke

0 comentarios