VICHYSSOISE, PORRU KREMA HOTZA (Crema fría de puerros)

18:41:00


Vichyssoise, porruekin egiten den krema hotz bat da. 
Nik izena ezagutzen nuen baina ez zer zen. Lehengo egunean porruekin egiten zela jabetu nintzenean pentsatu nuen perfektua izango zela gabonetako menurako, porruak orain garaikoak baitira.

Porruez gain, patata, tipula eta esnea edo nata erabiltzen dira.

Esan ohi da, jatorri frantsesa duela plater honek baina beste aldetik esaten da, porrupatatatik eratorritako plater bat dela. 

Dena delakoa, hotza jaten da! 😳 Baina ez izutu, beroa jan daitekeela eta oso goxoa dagoela ere. 
Beraz, zuek erabaki giro-tenperaturan jan nahi dezuen edo berotuta goxo-goxo. 

Esnea erabiltzen denez krema oso arina da eta zaporez oso oso ona.

Hemen porrua, patata eta tipula esnea gehitu aurretik.










Goazen errezetara!

Errezeta inprimatu

VICHYSSOISE
Osagaiak
  • 250gr porru
  • 250gr patata
  • Tipula txiki bat
  • Litro bat ur
  • 500-750ml esne begetal gozotu gabea
  • Olioa gatza
Errezeta
1. Porruaren zati txuria eta patatak ondo ondo garbitu (patatei azala ere kendu) eta zati ertainetan moztu. Ez da beharrezkoa oso txiki moztea gero irabiagailua erabiliko baita. Porruaren zati berdea geroko gorde. 2. Olio pittin bat jarri kazola batean su ertainean eta porruak gehitu, 5 minutuz eduki ondoren patatak gehitu, baita gatz pittin bat ere. Bi minutuz gehiago eduki ondo nahasten. 3. Litro bat ur gehituko dugu eta su ertainean edukiko ditugu irakiten ordu erdiz. 4. Ordu erdia igarotzean, kazola sutik kenduko dugu eta hozten utziko dugu. Behin hotza dagoela, 500ml esne gehituko dizkiogu eta irabiatu egingo dugu. Oso lodi baldin badago beste 250ml gehiago jarri dezakezue, edo beste 500ml, krema arin bat lortu arte. 5. Apaingarri gisa, porruaren zati berdea erabiliko dugu. Apaingarri izateaz gain, oso zaporetsua gelditzen da. Hortarako, zati berdearen barrukaldekoa bakarrik erabiliko dugu, hosto argienak direnak. Zati txikietan moztu eta zartaginetik pasako dugu su ertainean oliba olio eta gatz pixkatekin, xigortu arte (5 bat minutu) eta kremaren gainean jarri. 6. Giro-tenperaturan jan dezakezu edo berotuta.
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Denbora guztira:

Gustatu diezazuke

0 comentarios