PIZZA BEGETALA (Ogiaren errezeta)

19:30:00


Kaixooo!!! 🙋🏼‍♀️

Orain dela gutxi kalabaza hanburgesa batzuk egin nituen eta hauek erabiliz bolognesa saltsa %100 begetala egin nuen.
Hau aprobetxatuz pizza goxo hau egin nuen. Hemen blogean egindako beste bolognesa saltsa bat (bolognesa errezeta).

Dendetan pizza egiteko orea %100 begetala erraz aurkitu dezakegu baina orokorrean osagai gehiegi dituzte, gantz gehiegi eta ez dira oso naturalak. Horregatik errezeta hau zuekin elkarbanatu nahi nuen.
Pizzak oso goxoak ateratzen dira, ogiak zapore eta testura oso ona du. Nahi izanez gero irin integrala gehitu dezakezue nutrizionalki osoagoa izateko.



Tomate saltsa ere naturala egin nuen, hemen nere errezeta (tomate saltsa naturala errezeta). Gazta nik egin nuen etxean, ez zaizkit gehiegi gustatzen dendetan aurkitzen ditudanak... Ea aurrerago gazta honen errezeta erakusten dizuedan.
Gainetik etxean hazitako albahaka gehitu nuen 🌱

Goazen errezetara!! 😁

OSAGAIAK
- Edalontzi eta erdi irina
- 1/2 edalontzi ura
- 1/2 ogi legami zorro
- 1/2 koilaratxo gatza
- 1/2 koilarakada oliba olio

ERREZETA
1- Plater batean edalontzi erdi irina jarriko dugu eta legamiarekin nahastuko dugu.
2- Edalontzi erdi ur berotuko dugu, gutxi gorabehera 50ºC izan ditzan. Eta irinera gehituko dugu. Ondo nahastuko dugu.
3- Gainontzeko irina (edalontzi bat) eta gatza gehituko ditugu. Pixkat nahastuko dugu eta olioa gehituko dugu.
4- 5 bat minutuz nahasten egongo gara. Behar izanez gero irin pixka bat gehiago gehitu.
5- Oreari pizza forma emango diogu.
6- Labea 250ºCtara berotzen izango dugu. Pizzari osagaiak gehitu ondoren labera sartuko dugu. Lehenengo behean jarriko dugu orea azpitik ondo egin dadin. Ondoren beste 15 minutu edukiko dugu pizza erdiko apalean.

Image and video hosting by TinyPic


Gustatu diezazuke

0 comentarios