BEGANA IZAN ETA KATUAK ETXEAN EDUKI?

10:00:00

Gaur 5 urte egiten ditu Maneki eta Pintxelo nere bizitzara etorri zirela.

Azken egun hauek ez dira errazak izaten ari Pintxelo ingresatuta baitago. Instagramen jarraitzen didazuenei kontatu nizuen giltzurrunetako gutxiegitasun kronikoa duela eta azken egunetan infekzio larri batengatik okerrera egin du. 

Begana egin nintzenean batek baino gehiagok esan zidan etzela koherentea nik animaliak etxean edukitzea. Zalantzak sortu zitzaizkidan hasiera batean, arrazoi puntu bat zutela pentsatu nuen eta gogoeta baten ondorioz guzti hontaz zer pentsatzen dudan azalduko dizuet. 

Katuak eta ni
Txikia nintzenean gurasoek katu bat ekarri zuten etxera eta 19 urtez egon zen gurekin. Neretzat aizpa bat bezela zen Missina eta katuak pila bat maitatzen hasi nintzen. 




Bakarrik bizitzera joan nintzenean argi nuen katuak izan nahi nituela etxean eta horrela, orain dela 5 urte Katu-bihotz elkartetik Maneki eta Pintxelo anaiak adoptatu genituen. 
Handik hilabete batzutara egin nintzen begana. 
Orduan etorri ziren zalantzak katuekin. Begana bezela animalien askapen osoa eskatzen nuen baina bitartean nik etxean 2 katu nitun ¨giltzapetuta¨. 

Oso gaizki sentiarazten zidan hori pentsatzeak, sentimendu kontrajarriak nituen. 
Azkenean nere buruarekin hobeto sentitzeko katuentzako arnes bat erosi nuen eta gauetan katuak etxe azpiko belargune batera ateratzen hasi nintzen. Maneki pare bat egunez atera genuen eta nahiko ondo joan zen baina Pintxeloren txanda izan zenean, arnesa askatu eta katuak ihes egin zuen. Gau osoa egon nintzen bere bila baina ez nuen aurkitu. Hurrengo 3 asteak gauero bere bila ateratzen egon nintzen, deskantsurik gabe. Oso triste nengoen, ezin nuen imaginatu nola egongo zen bakarrik, janaririk gabe, hotza pasatzen, dena kotxez beteta... Auzotik kartelak jartzen ibili nintzen eta azkenean emakume batek telefonoz deitu zidan Pintxelo bere etxe inguruan ikusten zuela esanez. Katu-bihotzek utzitako kaiola batekin lortu genun katua berreskuratzea. 
Pintxelo etxera ekarri genuenean gauza batetaz konturatu nintzen: Kalean bizi diren katuak oso egoera txarrean bizi direla. Oso argal bueltatu zen, indarrik gabe, aurpegia arramazkez beteta...


Gainera aste horietan katu askorekin aurkitu nintzen eta pena handia eman zidaten, jana eske etortzen ziren asko, batzuk gaixo, zikiñak...

Gaur egun gure auzo, herri eta hiriak osatuta dauden bezela, katuentzat oso ingurune arriskutsuak dira, batez ere kotxeengatik. Geroz eta babesleku gutxiago dituzte gainera. Gosea pasatzen dute, gaixotasun larriak izaten dituzte... Eta inork ez ditu zaintzen
Horregatik oso garrantzitsua iruditzen zait Katu-bihotz eta horrelako elkarteek egiten duten lana. Egoera txarrean dauden katuak kaletik atera eta merezi duten bizitza ematen saiatzen dira katuak adopzioan ematen. 

Hiriak leku idiliko bat izango balira katuentzat orduan bai gaizki ikusiko nukeela hauek kaletik hartzea etxeetara eramateko. Orduan bai izango zen injustua katuak etxean giltzapetuta izatea gure konpainia izateko. 
Baina errealitatea kontrakoa den bitartean, gaur egun oso argi dut, ez dela inkoherentea begana izan eta animaliak etxean edukitzea (animali hori lortzeko negoziorik egin ez den bitartean). 


Beganoak garenok animalien erabilera ororen aurka gaude, baita ongi pasatzeko denean ere (zirkoak, zooak, aquariumak...). Horregatik kontutan hartu behar dugu katu edo txakur bat adoptatzen dugun garaian beraiei bizitza duin bat emateko egiten dugula, ez guretzat onura bat izateko.  


* Inoiz enaiz ados egongo animaliak erosteekin. Goian azaltzen dudana bakarrik kalean egoera txarrean bizi diren katu eta txakurren inguruan da. Txakur eta katuak saltzea ez da bidezkoa, negozio hutsa dira. Katu/txakur elkarte eta ¨txakurtegiak¨ bete beteak daude familia bat nahi duten animaliez. Adoptatu, ez erosi!
Image and video hosting by TinyPic

Gustatu diezazuke

0 comentarios